John Forbes Nash, Jr.

Wikipedia(e)tik
John Nash» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Forbes Nash Jr

John Forbes Nash, Jr. (Bluefield, Mendebaldeko Virginia, 1928ko ekainaren 13a

-  Monroe Township, New Jersey, 2015eko maiatzaren 23a

[1]) matematikari estatubatuarra izan zen. Joko-teorian, geometria diferentzialean, eta ekuazio partzial diferentzialetan berak egindako lanek eguneroko bizian zoria arautzen duten indarren jokaera azaltzen lagundu dute.

Bere teoriak merkatu ekonomian, informatikan, eboluzio biologian, adimen artifizialean, kontabilitatean, politikan eta teoria militarrean aplikatu dira. Princeton Unibertsitatean Matematikari Ikerlari Goren izan zen bere bizitzaren azken aldian eta Ekonomia Zientzietako Omenezko Nobel Saria jaso zuen 1994an Reinhard Selten eta John Harsanyirekin batera.

Hollywoodeko A Beautiful Mind filma Nashen bizitzan oinarritua zegoen. Nashen jeinu izaera eta eskizofreniaren aurkako bere borrokan jartzen du arreta, nagusiki, filmak. [2] [3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Forbes Nash, Jr. Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]