Edukira joan

Rozalejoko markesa kalea (Iruñea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rozalejoko markesa kalea
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria

Rozalejoko markesa kalea Nafarroako hiriburua den Iruñeko Lehen Zabalguneko oinezkoentzako kale bat da.

Izena Rozalejoko markesaren omenez darama, jauntxo hauen egoitza Nabarreria plazako Rozalejoko markesaren jauregian zegoen.

Navas de Tolosa kalean hasi, Sarasate pasealekuaren parean, eta Aita Moret kalean amaitzen da, Baluarte jauregia eta Baluarte plazaren parean.

Kalea Nafarroako Parlamentuaren eraikinaren albotik igarotzen da.

Oinezkoentzako kalea da, eta Aita Moret kalearen aldetik Nafarroako Parlamentuko lurpeko aparkalekurako sarbidea du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea