Rozalejoko markesaren jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rozalejoko markesaren jauregia
Rozalejo Jauregia.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Herria Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñea, Nafarroa
Helbidea Nabarreria plaza eta Nabarreria kalea,
Alde Zaharra
Arkitektura
Garaia 1739

Rozalejoko markesaren jauregia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen jauretxe bat da. Iruñeko kultura ondasuna izendatua dago.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde Zaharrean dago, Nabarreria plaza eta Nabarreria kalean, eta Nabarreriako iturria aurrez-aurre duela.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1739an Done Jakue ordenako kidea zen Luis Gendika Mendieta bilbotar militarrak diseinatu eta eraiki zuen. Ezin izan zuen bere bizileku egin, bai ordea haren seme zen Francisco Ignacio Gendika Aldunatek.

Eraikinaren aurrealdea Barroko estilokoa eta dotorea da, eta harlanduz eraikia dago. Nahiz eta gaur egunera nahiko egoera kaxkarrean iritsi den, oraindik ere bere frontisean Gendika, Aldunate, Martinez de Ujue eta Mendieta abizenak dituen armarria gorde du (XIX. mendean ezarria) eta ezkerraldean San Joseren irudia duen horma-hobia.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea