Sámano haitzeko kastroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sámano haitzeko kastroa
Datuak
Historia
KulturaKastroen kultura
Etnia(k)Samaniar autrigoiak

Sámano haitzeko kastroa (gaztelaniaz: Castro de la Peña de Sámano) Castro Urdialesko Sámano auzoan zegoen kastroa da. Santullán izeneko mendizerran kokaturik. Hamar hektareako eremua da, 200 eta 336 metroko altueran kokaturik. Bi metroko lodiera zuen harresi batek inguraturik, bi ate zituen: Sangaza izeneko iparraldean eta Vallegón izenekoa hegoaldean.

Mendebaldean Ziguste leizea du, non Burdin Aroko aztarnak (lantzen puntak, fibula bat...) topatu zituzten.

Plinio Zaharraren esanetan, eskualdean Portus Amanus edo Portus Samanum izeneko herrixka zegoen, gero Flaviobrigaren kokagunea izango zena.[1] Kastroan samaniarrak bizi ziren, kantabriarren mugan bizi zen herri autrigoia.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Solana Sainz, J.M.. (1977). Flaviobriga (Castro Urdiales). Santander: Universidad de Valladolid-Centro de Estudios Montañeses.
  2. Los cántabros antes de Roma. Real Academia de la Historia, 294 or. ISBN 8489512590..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]