Castro Urdiales

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Castro Urdiales
 Kantabria
Castro Urdiales 2005 064.jpg
Castro Urdialesko portua.
Castro Urdialesko bandera

Castro Urdialesko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Kantabria
Probintzia  Kantabria
Eskualdea Costa Oriental eskualdea
Izen ofiziala Castro Urdiales
Alkatea Ángel Fernando Diaz Munio Roviralta (CASTROVERDE)
Postakodea 39700
INE kodea 39020
Kokapena
Koordenatuak 43° 23′ 04″ N, 3° 12′ 54″ W / 43.384444444444°N,3.215°W / 43.384444444444; -3.215Koordenatuak: 43° 23′ 04″ N, 3° 12′ 54″ W / 43.384444444444°N,3.215°W / 43.384444444444; -3.215
Castro Urdiales hemen kokatua: Espainia
Castro Urdiales
Castro Urdiales
Castro Urdiales (Espainia)
Castro Urdiales hemen kokatua: Kantabria
Castro Urdiales
Castro Urdiales
Castro Urdiales (Kantabria)
Demografia
Biztanleria 31.833 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -311
% 49,94 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,06
Eremua 96,7 km2
Dentsitatea 403,52 bizt/km²
Garaiera 19 m
Distantzia 75 km Santanderra
Datu gehigarriak
Sorrera 74
http://www.castro-urdiales.net/

Castro Urdiales (Castru, izen tradizionala, kantabriera) Kantabriako (Espainia) udalerria da. Probintziaren ekialdean kokatuta dago, Bizkaiarekin mugan. 2006an 30.000 biztanle zituen eta 96,7 km²-ko azalera du.

Ekialdetik Bizkaiarekin muga egiten du, mendebaldean Liendo udalerriarekin, Guriezo duela hegoaldean.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castro Urdialesek honako udalerri mugakideak ditu: Liendo mendebaldean, Muskiz ekialdean, Sopuerta hego-ekialdean, Turtzioz eta Artzentales hegoaldean, Guriezo hego-mendebaldean eta Bizkaiko golkoa iparraldean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Federiko Krutwigen Vasconia liburuan, Castro Urdialesi Urdialaitz deitzen zitzaion. Ez dago argi toponimo hori zertan oinarrituta erabili edo sortu zuen Krutwigek. Hala ere, euskarazko testu batzuetan Urdialaitz erabili izan da Castro Urdialesen euskarazko izen gisa. Euskaltzaindiak, hala ere, ez du Urdialaitz exonimo gisa jasotzen[1].

Txillardegik "Euskal Herria Helburu" bere liburuan[2], Castro Urdializ toponimoa euskal toponimo gisa aipatzen du mendebalerako euskararen zabaltze historikoaz aritzerakoan. Urda-Urdializ Euskal Herriaren eta euskararen banaketa historikoak hartzen zuen lurraldean barreneko toponimo andana handi batekin lotu daiteke: Bearnoko Urdos, Gipuzkoako Urdaneta eta Urdaburu, Nafarroako Urdiain eta Urdazubi, Bizkaiko Urduliz eta Urdaibai... Dirudienez urda urritzaren aldaera bat da, nahiz eta toponimiaren zenbait adituk urdearekin, hau da, txerriarekin lotu, Merino Urrutiaren kasu [3].

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castro Urdialesen jatorrizko izena Portus Amanus izan omen zen, samaniar autrigoien hiri nagusia zena.[4] 74an, Vespasianoren agintaldian, erromatarrek bertan kolonia bat ezarri eta Flaviobriga izena eman zioten, ziur asko eskualdean zegoen burdina ustiatzeko eratu zuten[5]

1163an Alfontso VIII.a Gaztelakoak Logroñoko Forua eman eta hiribildu bilakatu zen. Gaztelak iparraldeko Europarako portu moduan erabili zuen.

1813ko maiatzaren 11n, Iberiar Penintsulako Gerran, Soulten frantziar armadak hiribildua erre egin zuen, baina laster berreraiki zuten. 1879an trenbidea hara heldu eta asko hazi zen.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeak
Alderdia Botoak % Zinegotziak
PSC-PSOE 3880 28,11 % 7
PP-C 2909 21,07 % 5
AxC 2862 20,73 % 5
PRC 1845 13,37 % 3
IU 745 5,40 % 1

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2009
14.191 12.463 11.786 12.418 11.963 11.646 11.988 12.401 12.912 13.594 18.719 31.670

Castro Urdialestar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herri inguruko exonimoak, Euskaltzaindia
  2. "Euskal Herria Helburu", Egilea Txillardegi, Argitaletxea Txalaparta, 1994. Txalaparta ISBN 84-8136-937-3
  3. "El vascuence en La Rioja y Burgos", José J. Butista Merino Urrutia, Biblioteca Vascongada de los Amigos del País, San Sebastián, 1962.
  4.   Solana Sainz, J.M. (1977), Flaviobriga (Castro Urdiales), Santander: Universidad de Valladolid-Centro de Estudios Montañeses .
  5.   Echevarría, Javier (1954), Recuerdos Históricos Castreños, Editorial Maxtor, ISBN 84-95636-91-3, http://books.google.es/books?id=gKIaM9hYTQkC&printsec=frontcover&dq=recuerdos+castre%C3%B1os&ei=M4qfSsrUGJv-yAThitDhDg#v=onepage&q=&f=false .
  6.   «Una biografía de Ramón de la Sota reinvidica la obra del empresario», El País, 1999-3-14, http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/SOTA/_RAMON_DE_LA/PAiS_VASCO/biografia/Ramon/Sota/reinvidica/obra/empresario/elpepuesppvs/19990314elpvas_10/Tes .
  7.   «El legado cántabro de Eladio Laredo», El Diario Montañés, 2008-1-7, http://www.eldiariomontanes.es/20080107/region/oriental/legado-cantabro-eladio-laredo-20080107.html .
  8.   www.galeon.com, Biografía de Leonardo Rucabado, http://www.galeon.com/cantabria-r/Biografias/CarpR/Rucabado/Rucabado.html#Biografia .
  9.   Ataulfo Argentaren webgune ofiziala, http://www.ataulfoargenta.com/ .
  10.   102municipios.com, Personajes destacados de Castro Urdiales en Cantabria, http://www.cantabria102municipios.com/oriente/castro_urdiales/personajes.htm .
  11.   www.castrofutbolclub.com, Peru Zaballa, deportividad y juego limpio, http://www.castrofutbolclub.com/index.php?option=content&task=view&id=246&Itemid=2 .
  12.   amediavoz.com, Fragmentos de algunas obras de Lorenzo Oliván, http://amediavoz.com/olivan.htm .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Castro Urdiales Aldatu lotura Wikidatan