Flaviobriga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Flaviobriga
Flaviobriga hemen kokatua: Kantabria
Flaviobriga
Flaviobriga
Flaviobriga (Kantabria)
Ordezko izena Portus Amanum
Lekua Castro Urdiales
Eskualdea Hispania Tarraconensis
Koordenatuak 43° 22′ 58″ N, 3° 13′ 08″ W / 43.38277778°N,3.21888889°W / 43.38277778; -3.21888889Koordenatuak: 43° 22′ 58″ N, 3° 13′ 08″ W / 43.38277778°N,3.21888889°W / 43.38277778; -3.21888889
Historia
Sorrera 74
Kultura(k) Autrigoiar, erromatar
Metropolia(k) Antzinako Erroma

Flaviobriga k. o. 74 urtean, Vespasiano enperadorea zela, eratutako erromatar kolonia zen. Kolonia antzinako Portus Amanum zeritzon herrixkan sortu zuten.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar historialariek Bizkaiko golkoaren egoera desberdinki deskribatu zutenez, dudatan dago antzinako herrixka barduliar edo autrigoiar lurraldetan zegoen.

Estrabonek, Pomponio Melak edo Plinio Zaharrak Flaviobriga barduliar hiri nagusietako bat zela esan zuten[1]. Klaudio Ptolomeok berriz autrigoien lurraldetan zegoela esan zuen eta, geroago, X. mendeko idazlea Luitprandok Flaviobriga amano herrien hiriburua izan zen, autrigoien zati bat dela idatzi zuen. Gainera, briga bukaerak zelta jatorria du [2] eta barduliarrak aurreindoeuroparrak ziren zeltak baino, autrigoiak, ostera, zeltak ziren.

Zein antzinako euskal tribua zen herrixkaren jabea jakitea zaila da garai hartan ezin dira gaurko kategoriak aplikatu eta, tribuek etengabeko borrokan eta mugimenduan zebilelako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flaviobriga koloniaren barrutia beste bederatzi hirietan hedatu zen: Uxama, Segisamunculo, Antecuja, Deobriga, Vindelia, Salionica, Tritium, Metallum eta Viruesca. Hauexek ziren Plinio Zaharrak autrigoien hiritzat jo zituenak.

Kolonia, II eta III. mendeetan zehar bere nagusitasuna mantendu zuen: alde batetik, 140 urtean harresia egin zuten eta, bestetik, 237an lautadara joaten zen galtzada konpondu zuten. Balmaseda ondoan agertutako milliarium batek idazpuru hau dauka Caius Julius Verus Maximinus Enperadoreari, .... bere zahartasunagatik eroritako zubiak konpondu eta berreraiki zuten eta; Quinto Decio, Pretoriarren Legio Augusta Geminaren Kapitaina, arduratu zuena (data: 237 Maximino Trax enperadorea zen azken urtea).

Bizkaiko golkoko beste hainbat herri bezala, V. mendean heruloek edo bisigodoek suntsitua zen. 426an Hidacioren Kronikak esan zuen Teodoriko I.ak heruloak eta sueboak menderatu zituela Orbigo ibaiaren ondoan

« Ad sedes propias redeuntes, Cantabriarum et Vardaliarum loca maritima crudelissme deproedatio sunt  »

Ezin jakin Flaviobrigaren suntsipena noraino heldu zen baina Hauberto Hispalensek 585 urtean kantabriak (sic) berreraikia zela idatzi zuen.

846. urteko normandiarren erasoa Bizkaiko golkoan jazo zuen. 1163 arte, ezer berririk ez da jakin, urte hartan Alfonso VIII.a Gaztelakoak Logroñoko Forua Castro Urdialesi eman baitzion.

Arkeologia aztarnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen hiria Bilbon, Bermeon edo Foruan kokatua izan zen arren, egungo adituen artean ez dago bat ere zalantzarik: erromatar Flaviobriga egungo Castro Urdialesen zegoen.[3]

XVIII. mendearen bukaeran, Castro Urdialesko Otañes auzoan erromatar milliarium bat agertu zen. Milliariuma duela gutxi Castro Urdialesko Andre Mariaren elizaren ondoan zegoen baina aztarna galdu ez dezan gorde egin dute. Milliariumak honela dio:

NERO.CLAUDIUS.DIVI.
CLAUDI.F.CAESAR.AVG.
GER.PONT.MAX.TRIB.
POTESTATE.VIII.
IMP.IX.COS.III.
A.PISORACA.M.
CLXXX.
Pisuergatik 180 miliaraino eraikia, Claudius Caesar Augustus Germanicus enperadore, Zesar Augusto eta Pontifize Nagusiaren bederatzigarren urtean, Klaudio jainkozko semea, zortzi aldiz tribuno eta lau kontsul izan ondoren. (63 urtea) Otañesen ere, "Otañesko platerra" agertu zen, zenbait irudi eta arbolazko urrezko erliebeak daukana. 1866an, Castro Urdialesko harresiak botatzean, harresien oinarripean bi erromatar dominak agertu ziren: bata Antonino Piorena eta bestea, bere emaztea zeneko Faustina Maiorrena. Honek esan nahi du harresien eraikitzeko data 138 eta 142 urteen artean zegoela[4]. Gaur arte, beste hainbat erromatar domina aurkitu dituzte Castro Urdialesko beste auzoetan, El Pedregal, La Plazuela edo Urdialesen ondoan hain zuzen ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. « Vardulorum oppida Morosgi, Menosca, Vesperies, Amanum portus, ubi nunc Flaviobriga colonia
    Barduliarren hiriak Morosgi, Menosca, Vesperies eta amanoen portua ziren, non Flaviobriga kolonia zegoen
     »

    —Plinio, Pablo Gorosabelek aipatua

  2. Indoeuropeización. Gran Enciclopedia Aragonesa OnLine
  3.   Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J. (1992), «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos», Complutum (2): 449, http://revistas.ucm.es/ghi/11316993/articulos/CMPL9292120449A.PDF .
  4.   Echevarría, Javier (1954), Recuerdos Históricos Castreños, Maxtor, ISBN 84-95636-91-3, http://books.google.es/books?id=gKIaM9hYTQkC&printsec=frontcover&dq=recuerdos+castre%C3%B1os&ei=M4qfSsrUGJv-yAThitDhDg#v=onepage&q=&f=false .