Sālote Tupou III.a
Sālote Tupou III.a | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1918ko apirilaren 5a - 1965eko abenduaren 16a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Sālote Mafile‘o Pilolevu | ||
Jaiotza | Nuku'alofa eta Royal Palace of Nukuʻalofa (en) ![]() | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Bizilekua | Royal Palace of Nukuʻalofa (en) ![]() | ||
Heriotza | Auckland, 1965eko abenduaren 16a (65 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mala'ekula (en) ![]() | ||
Familia | |||
Aita | George Tupou II | ||
Ama | Lavinia Veiongo Fotu | ||
Ezkontidea(k) | Viliami Tungī Mailefihi (en) ![]() | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | House of Tupou (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
![]() ![]() |
Sālote Tupou III.a, jaiotzez Sālote Mafile‘o Pilolevu, (Nuku'alofa, Tonga, 1900eko martxoaren 13a – Auckland, Zeelanda Berria, 1965eko abenduaren 16a) Tongako erregina izan zen. Ia 48 urtez egon zen erregina, Tongako beste edozein monarka baino gehiago. Altueragatik ezaguna zen: 1.91 metro neurtzen zuen[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sālote (Karlota) 1900eko martxoaren 13an jaio zen Jurgi Tupou II.a erregearen eta Lavinia Veiongo erreginaren familian[2]. Sālote Mafile'o Pilolevu birramonaren omenez jarri zioten izena[3]. 1909ko abenduan Aucklandera (Zeelanda Berria) bidali zuten bost urteko hezkuntzan hasteko[4].
1917an, Viliami Tungī Mailefihirekin ezkondu zen. 18 urterekin ama izan zen lehen aldiz. Bere semeak hauek ziren:
- Siaosi Taufa'ahau Tupoulahi printzea (1918ko uztailaren 4a – 2006ko irailaren 10a), geroago Tāufaʻāhau Tupou IV.a erregea;
- Uiliami Tuku‘aho printzea (1919ko azaroaren 5a – 1936ko apirilaren 28a)[5];
- Sione Ngū Manumataongo printzea (1922ko urtarrilaren 7a – 1999ko apirilaren 10a), geroago Fatafehi Tuʻipelehake.
Hiru haurdunaldi abortu naturaletan amaitu ziren[6].
Sālote erregina 1965eko abenduaren 16an hil zen Aucklandeko ospitalean, gaixotasun luze baten ondoren. Gorpua Tongara eraman zuten[4].
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Foussianes, Chloe. (2018). «Queen Elizabeth Just Honored Her Friend Queen Salote, Tonga's 6-Foot Queen Who Reigned for 48 Years» Town & Country.
- ↑ (Ingelesez) Wood-Ellem, Elizabeth. (1999). Queen Sālote of Tonga: The Story of an Era 1900-1965. Auckland: Auckland University Press, 1 or. ISBN 978-0-8248-2529-4..
- ↑ (Ingelesez) Wood-Ellem, Elizabeth. (1999). Queen Sālote of Tonga: The Story of an Era 1900-1965. Auckland: Auckland University Press, 8, 19 or. ISBN 978-0-8248-2529-4..
- ↑ a b (Ingelesez) «Queen Salote Tupou (1900–1965)» Tepapa.
- ↑ (Ingelesez) Eustis, Nelson. (1997). The King of Tonga: A Biography. Adelaide: Hobby Investment, 101 or..
- ↑ (Ingelesez) Wood-Ellem, Elizabeth. (1999). Queen Sālote of Tonga: The Story of an Era 1900-1965. Auckland: Auckland University Press, 162 or. ISBN 978-0-8248-2529-4..