Sabouraud agar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Candida albicans Sabouraud agarrean
Trichophyton Sabouraud agarrean

Sabouraud agarra mikrobiologiako laborategietan erabiltzen den hazkuntza-ingurunea da, onddoen hazkuntza antzemateko egokia dena. Hazkuntza-ingurune hau onddoentzat oso hautakorra da, peptona eta glukosa dituelako kontzentrazio handietan (bakterioen hazkuntza oztopatzen duena). Ohikoa da ere bakterioen hazkuntza inhibitzen duten antibiotikoak (kloranfenikola, gentamizina, oxitetraziklina...) edukitzea.

1892an erabili zuen lehenbizikoz Raymond Sabouraud mikrobiologo frantziarrak, hortik izena. Hazkuntza-ingurune klasikoak pH azido zeukan (5-6), bakterioen hazkuntza eragozteko, baina gaur egun pH neutrokoak ere erabiltzen dira, hautapenak glukosaren maila altuak eta erabilitako antibiotikoak eragiten dutelako.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]