Edukira joan

Sagamiharako sarraskia

Sagamiharako sarraskia
Irudi
Mapa
Motamasa hilketa
Data2016ko uztailaren 26a
KokalekuTsukui Yamayuri-en (en) Itzuli
Estatu burujabeJaponia
Koordenatuak35°36′N 139°12′E / 35.6°N 139.2°E / 35.6; 139.2
Helburuperson with disabilities (en) Itzuli
Pertsona hilak19
Pertsona zaurituak26
ErantzuleSatoshi Uematsu (en) Itzuli (kriminal)
Armabladed object

Sagamiharako sarraskia hilketa masibo bat izan zen, 2016ko uztailaren 26an, asteartea; gertakizunak goizaldeko 02:30etik 03:00etara (Japoniako ordua) izan ziren. Hiltzailea 19 pertsona hil eta 26 zauritu zituen. Krimenen lekua desgaitasuna zuten pertsonentzako zentro bat izan zen Sagamiharan (Japonia).[1] Egilea, NHKren arabera, bertako langilea izandako 26 urteko gizon bat izan zen. 1945etik herrialdeko sarraskirik handiena izan zen.

Sarraskiaren egilea, 26 urteko Satoshi Uematsu, ezinduentzako zentroko instalazioetan lan egin zuen, eta bertan egin zuen sarraskia. Polizia-agenteek Tsukui Yamayuri-en zentroan atxilotu zuten, Sagamihara hirian (Kanagawako prefektura), Tokio eta Yokohama mendebaldean, Kanagawako hiriburuan.

2016ko otsailean, tokiko agintariek Uematsu ospitale psikiatriko batean sartu zuten. Udal agintariek, Japoniako Ordezkarien Ganberako presidenteari zuzendutako gutun batean inkriminatzen zuela frogatu ondoren sartu zuten. Gutun horretan, desgaituentzako bi zentro erasotzeko asmoa zuela zioen, Sagamiharakoa barne. Ospitale psikiatrikoan sartzean marihuanaren positibo eman zuen, baina egun batzuk geroago psikikoki ondo zegoela uste izan zutenean zentrotik atera zen.[2]

Epaiketan, 2020an, Uematsuk ez zuen damuaren jarrerarik erakutsi. Epaitegiak heriotza zigorra ezarri zion.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]