Kanagawa (prefektura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kanagawa prefetura
神奈川県
 Japonia
070203 MM21&FUJI-2.jpg
Flag of Kanagawa Prefecture.svg Emblem of Kanagawa Prefecture.svg
Administrazioa
Estatua  Japonia
ISO 3166-2 JP-14
Hiriburua Yokohama
Gobernuburua Yūji Kuroiwa
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 35° 26′ 51″ N, 139° 38′ 32″ E / 35.447508333333°N,139.64234444444°E / 35.447508333333; 139.64234444444Koordenatuak: 35° 26′ 51″ N, 139° 38′ 32″ E / 35.447508333333°N,139.64234444444°E / 35.447508333333; 139.64234444444
Map of Japan with highlight on 14 Kanagawa prefecture.svg
Azalera 2,415.84 km²
Mugakideak Tokio, Shizuoka eta Yamanashi
Demografia
Biztanleria 9.029.996 bizt. (2010)
Dentsitatea 3.740 bizt/km²
Informazio gehigarria
Eskualdea Kantō
Uhartea Honshu
Ordu eremua UTC+09:00 eta Japan Standard Time
http://www.pref.kanagawa.jp

Kanagawa prefektura (神奈川県 Kanagawa-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Yokohama da. Tokioren ondoren, Japoniako prefeturarik jendetsuena da, 9 milioi biztanle pasatxo 2010 urtean. Kantō eskualdearen hego-mendebaldean kokaturik dago eta Tokioko metropoli eremua ere osatzen du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantō lautadaren hego-mendebaldeko izkinan dagoen prefetura txikia da. Iparraldean Tokio du, eta Fuji mendiaren inguruak ipar-mendebaldean. Hegoaldean eta ekialdean, hurrenez hurren, Sagami Badia eta Tokioko Badia.

Prefeturaren ekialdea nahiko laua da eta oso urbanizatuta dago, Yokohama eta Kawasaki portu-hiriak barne. Hego-ekialdean berriz, Miura penintsularen inguruan, jende gutxiago bizi da baina turista asko jasotzen ditu batez ere aintzina Japoniako hiriburua izan zen Kamakurak. Mendebaldean Yamanashi eta Shizuoka prefeturek mugatzen dute eta alderdi hori menditsuagoa da, hemen bereziki aipatzekoan dira Odawara eta Hakone.

Lurraldearen % 23 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Fuji-Hakone-Izu Parke Nazionala besteak beste.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako sistema feudalean, gaur egungo Kanagawa prefetura Sagami eta Musashi probintzien parte izan zen. Yokohama, ur sakoneko porturik handiena Tokioko Badian, 1859an ireki zen atzerriko merkataritzarako, eta Japoniako merkataritza-portu nagusia bilakatu zen. Lehen trenbidea 1872an eraiki zen.

Bigarren Mundu Gerran, Yokohama, Kawasaki eta beste hiri nagusi batzuek kalte handiak jasan zituzten Estatu Batuen 1945eko bonbardaketen ondorioz.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanagawa prefeturako mapa

Kanagawa prefeturan 19 hiri daude. Hauetaz gain 14 herri ere badaude 6 barrutitan elkartuta.

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri handienak:
  1. Yokohama (hiriburua, 3.697.894 biztanle)
  2. Kawasaki (1.437.266 bz)
  3. Sagamihara (719.677 bz)
  4. Fujisawa (416.418 bz)
  5. Yokosuka (414.960 bz)
  6. Hiratsuka (259.698 bz)
  • Hiri guztiak:

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira turismoari dagokionez Kanagawa prefeturako lekurik interesgarrienak:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanagawa (prefektura) Aldatu lotura Wikidatan