Edukira joan

Saint-Lazareko geltokia (Monet)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saint-Lazareko geltokia (Monet)
Jatorria
Sortzailea(k)Claude Monet
Sorrera-urtea1877
Mugimenduainpresionismoa
Ezaugarriak
Dimentsioak75 (altuera) cm
Deskribapena

Saint-Lazareko geltokia (frantsesez: 'La Gare Saint-Lazare') Claude Monet margolari frantsesak 1877an egin zuen hamabi margolanen saila da. Bilduma hau nekazarien paisaiekin erakutsi zuen interesaren ondoren garatu zuen margolariak.

Claude Monetek Inpresionisten hirugarren erakusketan, 1877ko apirilean, Saint-Lazare geltokiaren zazpi bertsio desberdinak aurkeztu zituen. Garai hartan aurrerapen teknikoen gaia oso modan zegoen eta Monetek trenaren aukeratu zuen garatzeko. Geltoki hori garaiko Parisen oso garrantzitsua zen, Bigarren Inperioaren Parisen eraldaketen garaia baitzen. Urte horietan Eugène Flachat ingeniariak geltokiaren zabaltzea zuzendu zuen, horretarako beira eta altzairu erabiliz.[1]

Sail hau izan zen Monetek gai baten inguruan egin zuen lehenengoa. Geroago beste batzuk etorriko ziren, Igebelarrak izenburukoa esaterako.

Sail honetan Monetek hamabi margolan egin zituen, geltokiaren egoera eta ikuspuntu desberdinak erakutsiz, orduak eta argia aldatuz.[2]

Izenburua Museoa Herria Estatua Teknika Tamainua (zm) Urtea Illustration
La Gare Saint-Lazare Orsay Museoa Paris Frantzia Olioa oihal gainean 75 × 105 1877 W438
La Gare Saint-Lazare, arrivée d'un train Fogg Art Museum Cambridge Ameriketako Estatu Batuak Olioa oihal gainean 81,9 × 101 1877 W439
La Gare Saint-Lazare, le train de Normandie Art Institute of Chicago Chicago Ameriketako Estatu Batuak Olioa oihal gainean 60.3 × 80,2 1877 W440
La Gare Saint-Lazare National Gallery Londres Erresuma Batua Olioa oihal gainean 53 × 72 1877 W441
Le Pont de l'Europe, gare Saint-Lazare Marmottan Monet museoa Paris Frantzia Olioa oihal gainean 64 × 81 1877 W442
Extérieur de la gare Saint-Lazare, effet de soleil Bilduma pribatua Olioa oihal gainean 60 × 81 1877 W443
Extérieur de la gare Saint-Lazare, arrivée d'un train Olioa oihal gainean 60 × 72 1877 W444
Les Voies à la sortie de la gare Saint-Lazare Pola Museoa Hakone Japonia Olioa oihal gainean 60 × 80 1877 W445
La Gare Saint-Lazare, vue extérieure Bilduma pribatua Olioa oihal gainean 60 × 80 1877 W446
La Gare Saint-Lazare, vue extérieure Bilduma pribatua Olioa oihal gainean 64 × 81 1877 W447
La Gare Saint-Lazare, les signaux Niedersächsisches Landesmuseum Hannover Alemania Olioa oihal gainean 65 × 81 1877 W448
La Tranchée des Batignolles Wurth bilduma Erroma Italia Olioa oihal gainean 38 × 46 1877 W449

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]