Saint-Moritz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saint-Moritz
 Suitza
StMoritz.jpg
St Moritz wappen.svg
Administrazioa
Herrialdea Suitza
Suitzako kantonamendua Grisonia
Izen ofiziala St. Moritz
Posta kodea 7500
Udal kodea 3787
Geografia
Koordenatuak 46° 29′ 51″ N, 9° 50′ 17″ E / 46.4975°N,9.8380555555556°E / 46.4975; 9.8380555555556Koordenatuak: 46° 29′ 51″ N, 9° 50′ 17″ E / 46.4975°N,9.8380555555556°E / 46.4975; 9.8380555555556
Saint-Moritz hemen kokatua: Suitza
Saint-Moritz
Saint-Moritz
Saint-Moritz (Suitza)
Karte Gemeinde St. Moritz 2010.png
Azalera 28.69 km²
Altuera 1.822 m
Mugakideak Celerina/Schlarigna, Samedan eta Silvaplana
Demografia
Biztanleria 4.994 bizt. (2017-12-31)
Dentsitatea 174,07 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 081
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Bariloche, Kutchan Itzuli, Vail (Colorado), Zikhron Ya'akov Itzuli eta Westerland
Matrikula GR
www.stmoritz.ch

Saint-Moritz[1] (alemanez: St. Moritz edo Sankt Moritz; frantsesez: Saint-Moritz; erretorromanieraz: San Murezzan; italieraz: San Maurizio), Suitzako komuna edo udalerria da, Grisonia kantonamenduan dagoena, Maloja barrutian, Engadin ibarrean. 2011. urtean 5.029 biztanle zeuden.

Inguruan eski-estazio ospetsuak daudenez, turismo-gune garrantzitsua da. Besteak beste, 1928ko Neguko Olinpiar Jokoak, 1948ko Neguko Olinpiar Jokoak eta 2003ko Munduko Eski Alpetar Txapelketa egin ziren Saint-Moritzen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Engandin Garaiko eskualdean dago Saint-Moritz, Eno ibaiaren ertzean. Udalerrian hainbat herri daude: St. Moritz-Dorf, St. Moritz-Bad, Suvretta eta Champfer (azken horren zati bat Silvaplana udalerrikoa da).

Mugak: iparraldera Samedan eta Celerina/Schlarigna udalerriak ditu; hego-ekialdera, Samedan udalerriko beste zati bat; hegoaldera eta hego-mendebaldera Silvaplana udalerria; eta ipar-mendebaldera Bever.

Eski-estazioa bitan banatuta dago: St. Moritz-Dorf inguruan herrigunea dago, eta St. Moritz-Bad Eno ibaia Saint-Moritz aintzirara heltzen den lekuan dago, alderdi modernoena, hotel berrienak eta bainuetxeak dauden lekua.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Samedan)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2.2 -0.2 2.7 6.4 11.7 15.5 18.4 17.7 15.1 10.8 3.5 -1.5 8.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -9.4 -8.2 -3.9 0.8 5.5 8.9 11.2 10.5 7.6 3.2 -3.4 -8.2 1.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -18 -17.2 -11.9 -5.5 -1.1 1.5 3 2.8 -0.1 -4.2 -10.6 -16.1 -6.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30 25 31 44 81 87 89 99 72 59 54 31 700
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6.1 5.3 6.2 7.4 10.3 10.7 10.4 11.5 7.3 6.9 7.1 6.3 95.5
Iturria: MeteoSchweiz [2]

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2.   Temperature and Precipitation Average Values-Table, 1961-1990 Federal Office of Meteorology and Climatology MeteoSwiss . Noiz kontsultatua: 8 May 2009 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saint-Moritz Aldatu lotura Wikidatan