Saioa Mantzizidor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saioa Mantzizidor

Bizitza
JaiotzaZornotza1980ko irailaren 27a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta enpresaburua

Facebook: saioa.mantzizidor Edit the value on Wikidata

Saioa Mantzizidor Zilloniz, (Zornotza, Bizkaia, 1980ko irailaren 27a) nekazaria eta enpresaria da. Bizitarako eta okelatarako animaliak hazten ditu.[1] Abeltzain txikia da eta landak garbi mantenduta jasangarritasunean eragiten du.[2]  

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umetatik amaren aldeko aitita-amamengana joatea gustatzen zitzaion. Beti nahi izan du landa-eremuan bizi. Urteak igaro ahala eta denboraldi batez lanik aurkitu gabe egon ondoren, landa-mundura jauzi egitea erabaki zuen. Gaur egun, Iraunkor elkarteko bi ekoizleetako bat da, eta hamar bat kide ditu.[3]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dudagoiti auzoko Billene Baserria bizilekua eta aldi berean bere enpresa da. Bizitarako edo okelatarako behi, txahal, ahuntz, antxume zein behorrak zuzenean saltzen ditu Bizkaian, Los Vallesko behi eta txahal asturiarrak, pentsu naturalekin eta transgenikorik gabe elikatuak. Etxean entregatzeko zerbitzua du Bizkaian, doan Durangaldean.

Saioaren hastapenak ez ziren errazak izan, baina beti izan zuen bikotekidearen eta haren familiaren laguntza.

Sakrifizio handiko lanbidea da, bere hitzetan: “Hasieran, dena ziren gastuak eta inbertsioak. Gainera, lan gogorra da, ordutegirik ez duena eta horretara egokitu behar dena”.

Estereotipoak direla eta, zera dio: Estereotipoekin apurtu beharra dago. Gizonak baserrian lan eginda, nekazaria baita; emakumea, aldiz, etxekandrea.

Samako GPS-a

Nekazaritza sektorera egokitzen jakin du, Saioaren iritziz ,“Nahiz eta arlo profesionalean gizonezko gehiago egon, emakumeek egiten duten lana izugarria da eta bizitza osoan egiten dute, baloratu gabe”

Abentura bat izaten hasi zena bere bizimodua bihurtu zen. Bi alaba txikien laguntza ere badu, animaliak gustuko dituzte, batez ere txakurrak, nagusiak txakurtegia izateko ametsa baitu.

Azken teknologiak ditu. Horiei esker, besteak beste, berrogeita hamar behi buru eta hogeita hamar ahuntz artatzen ditu. GPSa duten lepokoei esker, animalien kokapena jakin dezake, baita sentsoreen bidez noiz dauden erditzen detektatu ere. Nahiz eta teknologia aurreratuak izan, beti egon behar du adi, alerta izanez gero (animaliaren batek ihes egin duela, erditzen ari dela…) egiten ari dena egiten ari dela, dena utzi eta kortara joan behar izaten du.

Inguruko ferietan parte hartzen du, salmentaren diru iturri izateaz gain, egindako lana erakusteko aukera ematen dio.

Berdintasunaren Udal Alorrak martxoaren 8an emakumeen feria berezia antolatzen du eta hogei bat emakumek parte hartzen dute. Denetarik aurki daiteke bertan: Ogia, gazta, xaboiak, artisau-garagardoa, txerri-produktuak, larruz egindako produktuak, baita arropa ere. Urtero berrikuntzaren bat izaten saiatzen dira. Erakusleiho handia da eta deigarria da denak emakumeak izatea.[3]

Etxalde txikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Makroetxaldeekin konparatuta, bestelako planteamentua dute etxalde txikiek. Lana, inplikazioa, mimoa, kalitate goreneko okela eta ingurumenarekiko jasangarria den eredua lantzen dutela dio Saioak.

Hartu eman oso zuzena dute animaliekin. Gainera gune handietan hazitakoak dira (hektarea bat baino gehiago behiko). Saltzen dituzten txahalak euren etxeko animalien kumeak baitira.

Animalien ongizateari dagozkion kriterioak kontuan hartzen ditu. Hiltegira eramateko orduan, esaterako, berak eramaten ditu eta banan gainera, lasaiago joatean okela xamurragoa izaten du eta. Normalean, hogei ordu baino gutxiago pasatu behar dira txahala landatik lekualdatzen denetik hil arte.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Saioa Mantzizidor Zilloniz» Flickr (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  2. a b «“Makroetxaldeen ereduak naturaren zikloa apurtzen du; gurea desberdina da” - Zornotza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
  3. a b (Gaztelaniaz) ««Si un hombre trabaja en el caserío es un campesino, pero si lo hace la mujer es ama de casa»» El Correo 2019-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]