Edukira joan

Saleukami

Wikipedia, Entziklopedia askea

Saleukami, Star Wars film sagan agertzen den planeta bat da. Star Wars III. atala: Sithen Mendekua izena duen III. atalean agertzen da.

Saleukami, planeta mortu eta antzu bat da, soilik erraboil formako landare handiz, harkaitzez eta palmondoz betetako oasiekin leundua. Zerua, ohi, lainatu egoten den arren, klima, epela eta hezea da. Kegan eta Handooine artean dago.

Planeta, Yavineko gudua gertatu baino 6.100 urte lehenago kolonizatu zuten wrooniarrek (planetari izena eman ziotenak, euren hizkuntzan, Saleukami hitzak "oasi" esan nahi baitu) gizakiek, weequayek, granek eta twi'lekek. Hiru landare mota eta sei animali espezie inguru daude planetan. Planetaren azaleraren %32 inguru, urez estalita dago.

Klon Gerretan, Saleukami, Errepublika Galaktikoaren armadak setiatu zuen, lehenik Quinlan Vosen agindupean, Sora Bulq Jedi iluna hil zuena, eta, ondoren, Stass Allie eta Neyo Komandantearen agindupean.

Borroka bero baten ondoren. Separatisten Konfederakuntzaren armada garaitua izan zen, eta soilik gudu zelai hondatuak esploratzea geratu zen. Honela, Stass Allie neska Jedia, Neyo Komandantearekin eta beste bizkarzain batekin mugitu ziren Saleukamin zehar zenbait patruilatan. Azkenik, 66 Agindua emana izan ondoren, Neyok, Stass Allie tirokatu eta hil egiten du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]