Salingain

Koordenatuak: 43°00′55″N 2°03′27″W / 43.01537°N 2.0575°W / 43.01537; -2.0575
Wikipedia, Entziklopedia askea
Salingain
Datu orokorrak
Garaiera1.322 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°00′55″N 2°03′27″W / 43.01537°N 2.0575°W / 43.01537; -2.0575
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAmezketa

Salingain Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Uzkuiti eta Aokirekin batera, mendi hiruki bat eratzen du. Aoki mendebaldean geratzen da, Uzkuiti iparraldean eta Salingain ekialdean. Hirurek, irispide berberak dituzte.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amezketatik abiatzen den igoera oso polita da. Berazeagako bidetik jarraitu behar da, laster, bidezidor bat hartzeko, langa bat zeharkatu ondoren, pago eta laritzen artean dagoen bidezidor batetik daroana, berriz bidera itzultzeko. Bide zati labur baten ondoren, beste bidezidor bat hartu behar da, ondoren, Muitzerantz doan beste bidezidor batetik jarraitzeko, ez oso erabilia mendizaleen aldetik, orduan, Larraitzetik datorren bidezidorrarekin bat egiteko. Hemendik, tontorrera iristea aukera daiteke, eskuinetarantz, Egurral leporantz igoz, Txindokitik banatzen duena, toki honetatik, Auntzizegiko muinoaren tontorrera iristeko, eta, ekialde hegoekialderantz jarraituz, muino leunetan barna, Aokiraino, eskuinetarantz Arrubigaña utziz. Aokitik ekialderantz jarraitzen da, Uzkuiti ezkerretara utziz, Salingainera iristeko, Arritzagako labardiaren ertzean.

Muitzetik doan biderik zuzenena hegoekialderantz igotzea da Uzkuitiko kontrahormarantz, Aldaonets izena hartzen duena, eta, Uzkuiti bera ezkerretara utziz, Salingainerantz zeharkatu behar da larrea, beste aldean dagoena. Muitzera Larraitzetik ere hel daiteke, Urzabal goikoa izeneko tokian aurkitzen diren antenatarantz igoz, ezkerretarantz, Muitzeko labarra igotzen duen bidezidorrarekin bat egiteko.

Berazeagatik, Ondarrerantz igotzeko aukera ere badago, eta, behin hona heldu ondoren, eskuinetarantz Otolara jarraitu, Etitzegi lepoaren gainera iristeko, nondik Aldaonetseko ezproia igotzen den Uzkuitira bidean. Tontor honen ondotik igaroz, Salingainerantz gurutzatu behar da.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]