Laritz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Laritza
Mélèze en Automne.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida Pinopsida
OrdenaPinales
FamiliaPinaceae
AzpifamiliaLaricoideae Laricoideae
Generoa Larix
Azpibanaketa
Ikusi testua
Datu orokorrak
Iturria larch wood Itzuli

Laritza (Larix ) generoa, Gimnospermoen artean pinazeoen familiako zuhaitza da; orokorrean Laritz deritzona (hamahiru bat espezie biltzen ditu).

Zuhaitz hauek kaduzifolioak dira; hosto azikular (orratz-forma), leun, berde eta distiratsuak izateaz gain, brakiblastoen gainean 15-40 faszikulu-taldetan (bala) antolatuta daude. Udazken aldera, orratzak horitu eta jauzten dira, neguan beraz, hostoen erorketa egongo da. Laritzek 15-50 metro bitarteko altuera izaten dute; Errusia eta Kanadako baso ikaragarrietako landare nagusiak direlarik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz hostoerorkorrak dira, adarkadura irregularki bertizilatuak, eta makro- eta brakiblastoak dituzte; azken hauek hosto linear, bigun, orokorrean finekin, faszikuluka antolatuta. Estrobilo txikiak, tenteak, urtean heltzen direnak; ezkata iraunkorrekoak, estal ezkatak inklusoak edo exertuak, ezkata hazidunak hazi hegaldunekin.[1]

Espezieak eta Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10-14 espezie daude. Iraganean, Laritzak bi sekziotan banatzen ziren konoaren braktea luzeraren arabera (braktea laburreko Larix sek. eta braktea luzeko Multiserialis sek.); hala ere, genetikak ez du aurrekoa bultzatzen, banaketa genetiko bat baizik, Mundu Zaharraren eta Mundu Berriaren espezietan oinarritua (konoa eta braktearen tamaina baldintza klimatikoen aurrean moldapen moduan hartzen du honek).[2]

Oraindik oraingo ikerketa genetikoek hiru talde proposatu dituzte genero barnean, bi zatiketa hartzen dituelarik kontuan, primarioa eta sekundarioa; bata Ipar amerika eta euroasiatikoen artean, eta bestea, euroasiatikoen barnean, braktearen ebaketa septentrionaldun eta braktea meridional luzedun espezieen artean. Eztabaida dezente dago Larix sibirica-ren kokapenaren gainean, azterketa batzuek braktea laburreko taldean doala diote, eta besteek aldiz, braktea luzekoan sartzen dute.

Eurasia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larix kaempferi

Septentrionala, braktea laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Larix decidua (sin. L. Europaera). Europar laritza; Europa erdialdeko mendiak.
  • Larix sibirica. Siberiako laritza; Siberia mendebaldeko ordokiak.
  • Larix gmelinii (sin. L. Dahurica). Gmelineko laritza; Siberia erdialdeko ordokiak.
  • Larix gmelinii (var. olgensis) Batzuetan espezie desberdintzat hartzen da, Larix olgensis.
  • Larix cajanderi (sin. L. Dahurica). Siberia ekialdeko ordokiak.
  • Larix kaempferi (sin. L. Leptolepis). Japoniako laritza; Japon erldialdeko mendiak.
  • Larix principis-rupprechtii. Txina iparraldeko mendiak (Shanxi, Hebei).

Meridionala, braktea luzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Larix potaninii. Txina hego-mendebaldeko mendiak (Sichuan, Yunnan septentrional).
  • Larix himalaica. Himalaya erdialdeko mendiak.
  • Larix mastersiana. Txina mendebaldeko mendiak.
  • Larix speciosa. Txina hego-mendebaldeko mendiak (Yunnan hego-mendebaldea), eta Birmania ipar-ekialdea.
  • Larix griffithii (sin. L. Griffithiana). Himalayako laritza; Himalaya ekialdeko mendiak.

Ipar-Amerika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Larix laricina (tamarack laritza). Alaskako zonalde batzuk, Kanada osoa, eta Estatu Batuetako iparraldea, ekialdeko Mendi Harritsuetatik Atlantiko hertzeraino.
  • Larix lyallii. Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko mendiak eta Kanada hego-mendebaldea (altitude handian).
  • Larix occidentalis (Amerika mendebaldeko laritza). Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko mendiak eta Kanada hego-mendebaldea (altitude baxuagoak).
Larix occidentalis
Larix laricina


Banaketa eta ekologia[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larix sek., alde batetik, Alaska, Kanada, eta Errusiako eremu zirkunpolar boreal baxuetan, eta bestetik, Estatu Batuetako, Alpeetako, Mongoliako, Txinako, Japoneko, eta Ipar-Koreako mendietan (erdiko eta goi altueretan) aurkitu izan da.

Multiserialis sek., Himalaya eta Estatu Batuetako mendietan (goi eta oso-goi altueretan).

Euskal Herriko Laritzak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larix Kaempferi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen arrunta: Laritz japoniarra.

40m-ko altuerara iritsi daitekeen zuhaitz hostoerorkorra da. Enbor zuzen eta zilindrikoak, adarrak pixka bat zintzilikatuak ditu. Hostoak brakiblastoetan faszikuluka antolatuak, azikularrak, eta bigunak ditu; muturrek puntadura eta kolore zuri urdinxka dute, eta azpialdean kolore gris argiko bi estoma zerrenda dauzkate. Kono emeak kolore horikoak dira; pinaburuak txikiak, biribilduak, eta adar gogorrenetan oso ugariak dira; ezkata hazidunen punta argi eta garbi kanpora kurbatuta dute.

Larix decidua (hostoak eta estrobiloak)

Larix decidua Mill.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen arrunta: Laritz europarra.

Aurreko espeziearen oso antzekoa, baina hostoak kolore berde argikoak eta orokorrean pixka bat laburragoak ditu; kono emeak hasieran kolore berde bizikoak dira, gero arre bilakatuz; pinaburu luzeagoak ematen dituzte, obalatuak, eta ezkata hazidunen punta errekurbatu gabekoak.[4]

Espezie hau Euskal Herrian apaingarrietarako eta basoen birlandaketarako (400 metrotik gora) erabilia izan da, batez ere Gipuzkoan. Hazkuntza arinekoa da, eta hazien bidez ugaltzen da errez. Oihanpe garbi eta belartsuak erantzen ditu. Batez ere udazken aldera, azikulak jausi aurretik urre kolorekoak dira (apaingarri moduan erabili izanaren arrazoia). Espezie honen egurra usteltzearen aurreko erresistentzia izateaz gain, oso sendoa, pisutsua eta arre-gorrizka da. Tradizionalki, bigak eta itsasontzien ontzigainak eraikitzeko erabili dira.

Larix x eurolepis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europar laritz eta laritz Japoniarraren arteko hibridoa (Larix decidua x Larix kaempferi). Pinaburuen ezkatak errekurbatu gabeak, eta egurgintzan nagusitua.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Aizpuru Oiarbide, Iñaki (2010) Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaisken Gida Eusko Jaurlaritza 2 53. orrialdea ISBN 978-84-457-3051-5 .
  2. (Ingelesez)  «Árboles Ibéricos - Larix» www.arbolesibericos.es . Noiz kontsultatua: 2019-03-22 .
  3.   «Larix (larch) description - The Gymnosperm Database» www.conifers.org . Noiz kontsultatua: 2019-03-22 .
  4. (Gaztelaniaz)  Niño Ricoi, Henrique (2013) Guía de árboles de Euskal Herria Sua Edizioak 38. orrialdea ISBN 978-84-8216-512-7 .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Niño Ricoi, H. (2013). Guía de árboles de Euskal Herria. Sua Edizioak. ISBN: 978-84-8216-512-7. SS-101-2013.
  2. Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaisken Gida. ISBN: 978-84-457-3051-5.
  3. https://www.arbolesibericos.es/genero/larix
  4. https://www.conifers.org/pi/Larix.php
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laritz Aldatu lotura Wikidatan