Warayera

Wikipedia(e)tik
Samarera» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Warayera
Waray
Lurralde eremua:  Filipinak 
Eskualdea: Samar, Leyte, Bilaran
Hiztunak: 3,100,000 
Rankina: 54 (indonesiera kontuan hartu gabe)
Hizkuntza familia: Austronesiarra
 Malaiar-polinesiarra
  Filipinetako hizkuntzak
   Meso Filipinetako hizkuntzak
    Bisayar hikuztzak
     Meso bisayar hikuntzak
      Bisayera
       Warayera 
Idazkera: Rumi (alfabeto latindarra);
Historikoki, baybayin 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Filipinak
Erakunde araugilea: Komisyon sa Wikang Filipino (Filipinetako Hizkuntzen Komisioa)
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: war
ISO 639-3: war

 

Warayera —haren hiztunek bisayar ere deitua— austronesiar taldeko hizkuntza bat da, waray etniako jendeak hitz egiten duena. Malaiar-polinesiar mendebaldeko adarrekoa da, bisayar hizkuntzen barrukoa. Filipinetan 3 milioi hiztun ditu. Bisaiak uharteetako tokiko hizkuntza da. Gertuko Biliran probintzian, Leyte uhartearen ekialdean eta Siquijoren ere erabiltzen da. Samarera ere deitzen zaio, jatorriz Samar uhartekoa baita; gaur egun ere, uharte horretan ditu hiztun gehien.

Gaztelaniatik mailegu asko hartu ditu, Filipinak Espainiar Inperioaren kolonia izan zirelako.

Zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. usá
2. duhá
3. tuló
4. upát
5. limá
6. unóm
7. pitó
8. waló
9. siyám
10. napúlo
11. onse (askotan gaztelania erabiltzen da 10etik gorako zenbakietarako)
100 cien
1.000 mil
1.000.000 milyon

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Galdera bat egin dezaket? - ¿Puydi ba ako mamakiana?
  • Egunon! - ¡Maupay nga adlaw!
  • Nora zoaz? - ¿Makain ka?
  • Non dago komuna? - ¿Hain iton banyo (edo baño)?
  • Nola duzu izena? - ¿Ano iton imo ngaran?
  • Non dago merkatua? - ¿Hain/Diin ba iton mercado?
  • Horrelako bi nahi ditut - Gusto ko (hin) duha ini.
  • Kaixo, Pedro dut izena - Kumusta. Pedro iton akon ngaran. edo Ako hi Pedro