Sampo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akseli Gallén-Kallela, Sanmoaren defentsa.

Sampoa, finlandiar mitologian, urrea, alea eta gatza ekoizten dituen errota miragarri antzeko bat da. Zerua sostengatzen den tokian dago, beti gainezka eta amaigabea, ugaritasunaren adarra bezala, eta jakiz hornitzen du beti Pohjolako jendea.

Errota magiko horren estalkia zeruko bobedaren alegoria argia da, izarrez betea eta erdiko ardatz baten inguruan bira egiten duena, munduari eusten dion zutabea irudikatzen duena.

Kalevalan, Ilmarinen heroia izan zen, bere sutegian tresna hori eraikitzea lortu zuena, Pohjolako dontzeilarekin ezkontzeko bere saiakeran. Sampoa Pohjolarentzat gorde nahi zuen bertako nagusiak, Louhi sorginak baina Väinämöinen heroiak lapurtu egin zuen. Sampoa deuseztua gertatu zen Louhi eta Väinämöinenen arteko borrokan. Gatza ekoizten zuen zatia itsas hondora erori zen, baina urrea eta alea ekoizten zituzten zatiak Väinämöinenek berreskuratu eta lurpean ezkutatu zituen. Istoriak itsasoaren gazitasunaz, lurraren emankortasunaz eta lurpeko urrearen jatorriaz azalpen bat ematen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]