San Andres (Soraluze)

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Andres

(Soraluze)

2003ko datuak
Herrian kokapena: Iparraldea
Baserri kopurua: 27
Hutsik: 9
Etxebizitza kopurua: 28
Bizilagun kopurua: 72
Bataz-besteko adina: 52 urte
Desagertutako baserriak:

Iriarte-Etxetxo,

Aseginolaza-barri,

Txitxikua,

Arkaitz.

Baseliza: San Andres Baseliza (18)
Jaiak: Uztaileko lehen asteburuan

San Andres auzoa da Soraluzeko lau mendi auzoetan baserri eta bizilagun gehien dituen auzoa. Ezozi eta Txurrruka auzoen erdian dago San Andres, eta herritik mendigainera iristeko biderik zuzen eta erosoena igarotzen da bertatik. Horregatik da San Andres jende mugimendu gehien izaten duen auzoa. Foru Aldundiaren jabetzakoa den bide bikaina izan arren, azken urteotan baserri asko hustu dira auzoan eta oraindik bertan bizi diren bizilagunen gehiengoa edadetua da. Auzo aldapatsua da ia bere osotasunean eta abeltzaintzarako egokiagoa, nekazaritzarako baino. Oso gutxi dira baserriari errendimendu ekonomikoa ateratzen saiatzen diren baserriak; Osuma, Osumazpi, Obe, Haritza...

San Andresek baso eta mendi sail handiak ditu mendigainera bitartean, gehienak pinuz landuak. Oraindik ere, lehengo ohiturari jarraituz, auzoko baserritarrek elkarlanean garbitzen dituzte mendi bideetako asko. Erreka urtsuak ere baditu San Andresek; Keixetako errekastoa esaterako, eta orain urte asko ez dela erori zen Bagozgoitia baserriaren gainekaldean zegoen azken errota. Auzoa zeharkatzen zuen bide zahar edo galtzadaren zati batzuk ere osorik daude oraindik. Bestalde, Izarre baserriaren gainean,inork gutxik ezagutzen duen hogei bat metroko luzeera inguruko mehatze zulo sakon bat dago.

San Andres baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendearen amaiera aldera San Andres santuaren omenez egindako baseliza da. 200 pertsona ingururendako lekua du barruan eta ataria hamabi metro luze eta hiru metro zabaleko estalpe eroso batek estaltzen du. San Andresen irudia dago aldarearen erdi-erdian eta jendearendako egurrezko bigarren pisu bat ere badu. 1998. urtearten inguruan, auzoko baserritarren eta Inazio de Migel arotzaren arteko auzolanean, erabat berriztu zuten ermita. Oraindik ere, auzokoren bat hiltzen denean, meza egiten da larunbatean. Auzoko jatorria duten gazte askok ere bertan egiten dituzte ezkontza elizkizunak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Andres
 Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaSoraluze
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°10′30″N 2°24′11″W / 43.175°N 2.403°W / 43.175; -2.40343°10′30″N 2°24′11″W / 43.175°N 2.403°W / 43.175; -2.403
Demografia