San Antonio baseliza (Ereñotzu)
Itxura
San Antonio Paduakoaren baseliza | |
---|---|
Baselizaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Hernani |
Koordenatuak | 43°14′N 1°56′W / 43.24°N 1.94°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1824 |
Arkitektura | |
San Antonio Paduakoaren baseliza Gipuzkoako Hernani udalerriko Ereñotzu auzoan dagoen baseliza bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ereñotzu auzoan dago, Goizuetara doan errepidearen alboan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1824-1866 artean eraiki zen. 1916an, baselizaren 50. urteurrenan, ekainaren 13 eta 14an, Gasteizko Apellaniz etxeak eraikitako aldare eder bat gehitu zitzaion.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinplano laukizuzena eta harginlanezko hormak dituen eraikina da. Teilatu okerra du, arabiar teilez egina eta bilakera ezberdinekoa, atari nagusian harlanduzko kanpai-horma batez amaitua. Eraikinaren aurrealdearen zatirik handiena bistako harginlanez egina dago.