San Bartolome eliza (Amezketa)

Koordenatuak: 43°02′N 2°05′W / 43.04°N 2.08°W / 43.04; -2.08
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Bartolome eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAmezketa
Koordenatuak43°02′N 2°05′W / 43.04°N 2.08°W / 43.04; -2.08
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1547 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura

San Bartolome eliza Gipuzkoako Amezketa udalerrian dagoen eliza bat da. Bertan, 1764ean Pernando Amezketarra ospetsua bataiatua izan zela erregistratua dago, bere sendotza (1771) eta ezkontza (1790) ere hementxe ospatu zituen.

kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ergoiena auzoan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1547an eliza berria egiten hasteko lehen eraikuntza lanei ekin zitzaien, baina erabat zutik ikusi arte gorabehera asko izan zen eta bi mende joan ziren. 1740 aldera bukatu zen.

1810. urtera arte Amezketan ere hildakoei lurra elizan ematen zitzaien, hortaz, oraindik ere garai bateko sepulturetan ehortzi zituzten askoren gorpuzkinak elizaren barnean gordetzen dira.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laukizuzen itxura oinplanoa du.

Elementurik baliotsuena bere erretaula barrokoa da, Oiartzungo Jose Zuaznabar arkitektoak egina. Gaur egun elizak duen bigarren elementu aipagarria zera da: oraindik ere 116-117 argizaiola daudela. Antzinako usadioa da hildakoen oroitzapenari argiaren bitartez eustea. Amezketan bizirik dagoen ohitura.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]