Edukira joan

San Formerioren baseliza

Koordenatuak: 42°43′33″N 2°49′56″W / 42.7259286°N 2.8321154°W / 42.7259286; -2.8321154
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Formerioren baseliza
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaTrebiñu
Tokiko entitate txikiPangua
Kokapen fisikoaSan Formerio
Koordenatuak42°43′33″N 2°49′56″W / 42.7259286°N 2.8321154°W / 42.7259286; -2.8321154
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa

San Formerioren baseliza Pangua herriko baseliza erromanikoa da, Trebiñun dagoena. XII. mendean eraikia, izen bereko muinoaren tontorrean dago. Irailaren 25en San Formerioren erromeria ospatzen dute bertan, Trebiñuko zaindariaren omenez.

Baselizaren inguruan, kondairaren arabera, San Formerioren zaldiak sortutako propietateak dituen iturri bat dago.[1]

San Formerio baseliza, Pangua

Pangua herrian dago, Trebiñuko udalerriaren barruan, eta izen bereko 752 m-ko mendiaren tontorrean.[2][3]

Ihuda, Zadorra eta Ebro ibaien bideetan eta pasalekuetan leku estrategikoa izan zen.[3]

Goi Erdi Aroko herrixka baten parrokia izan zen, harrian landutako hilobiek adierazten duten moduan, gaur egun hustua eta desagertua dena. Gainera, kastro baten aztarnak daude inguruan, Brontze Aro eta Burdin Arokoak.[3][4]

Latindar gurutzearen oinplanoa dauka, burualde laukizuzenarekin (luneto gangaz estalia).[3]

Alboko kaperetan nerbiodun gangak ditu.[3]

Ataria hegoaldera begira dauka, puntu erdiko hiru arku handirekin, inposta sinpleko pilareez eutsiak.[3]

Portadak puntu erdiko arkua du eta pilastrek eutsitako frontoia dauka, triangulu hautsi formaduna, erdian hutsuneak dituena eta bi piramide akrotera gisa.[3]

Mendebaldean espadaina dauka, puntu erdiko hutsuneduna.[3]

Ekialdean, forma antropomorfikodun zenbait hilobi daude, ekialdera begira daudenak eta haitzean bertan landuak.[3]

Barrualdean erretaula nagusia eta San Formerioren hilobia dira elementu nabarmenak.[3]

Erretaulak gorputz bat du, hiru kaletan banatua eta atikoduna. San Formerioren, San Rokeren, San Antonen eta Kristo Gurutziltzatuaren eskulturak ditu.[3]

Santo Kristoaren kaperan harrizko tenplete bat dago, Gotiko amaierakoa eta Berpizkundeko apaindurak dituena, zeinetan gordetzen diren Trebiñuko zandariaren erlikiak.[3]

San Formerio Panguakoa saindua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremitaua zen saindu hau Kapadoziako Zesarean jaio zen (Turkia), martiria izan zen eta erreta hil zen 318an. Bere aztarnak behor batek eraman zituen gaur egun baseliza dagoen lekura. Kondairaren arabera, Santa Kolonbak ekarri zituen erlikiak (erromatar soldadu batek bortxatutakoan basotik ateratako hartz batek salbatu zuena eta saindu izaera lortu zuena).[5]

Beste kondaira baten arabera, hiru anaia eremitau izan ziren: San Formerio, San Felices eta San Juan del Monte. Eskeran aritzen ziren eguneroko janaria lortzeko inguruko herrietan, auzokideekin arazoak sortuz. Santo Domingo de la Calzadak arazo hauen berri izan zuen eta banandu egin zituen zigor gisa: San Formerio Panguara bidali zuen, San Felices Bilibiora eta San Juan Miranda de Ebroko mendietako haitzulo batera. Urtean behin, ke seinaleak egin behar zituzten bizirik zirela adierazteko.[6] Azken kondaira hau ez da sinisgarria kronologikoki, haiek bizitako garaien artean mendeak baitaude.

San Formerio Trebiñuko zaindaria da eta Trebiñuko Udala eraunde gisa joaten den elizkizun bakarra da.[2]

San Formerio de Bañaresekin nahastea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizioaren arabera, beste San Formerio saindu bat dago, Zesarean jaioa (Cerezo de Río Tirón), III. mendean martiri egindako artzaina Aureliano enperadorearen garaian. Honen aztarnak Bañaresera eramanak izan ziren. Bañares eta Cerezoko artzainen zaindaria da eta hau ere irailaren 25ean ospatzen da.

Erdi Aroan sainduaren eta haren erlikiak gurtu zituen eta orfebreria eta esmaltez apaindutako kutxa batean gordetzen dira, sei giltzekin itxita dagoena eta inguruko sei parrokok gordetzen dituztenak, baseliza zaintzeko ardura zutenak: Morgas, Estavillo, Añastro, San Esteban Trebiñu, Pangua eta Burgeta. Hori horrela dago, 1742an gertaturakoa gerta ez zedin berriro: fededunek zatiak kendu zizkiotela erlikiari buruko mina kentzeko asmoz.[6]

Jai nagusiak, Pazkoako bigarren egunean eta irailaren 25ean ospatzen dira, saindua 362an hil zen egunaren omenez.[3]

Irailaren 25az aurreko larunbatean Trebiñuko herriak joaten dira baselizara:

1742an XVI. mendeko hilobian zegoen bustoa suntsitu zuten fededunek, buruko mina kentzeko omen ziren harri zatiak. [5]

Santutegi ondoan dagoen iturriko urek, sendatu egiten omen dute, saindua zeraman behorrak zapaldutako lekuan sortzen delako.[6]

Altuera ez oso handia izanagatik, oso leku estrategikoan dago eta urrutira ikus daiezke: Obarenes mendiak, Miranda de Ebroko harana, Badaia mendilerroa, Gorbeia mendia eta Kantabria mendilerroa, besteak beste. Landaretza ugari du bere magaletan, atlantiar eta mediterraniar artekoa. Suteek hondatu arren, erkametza eta artea daude eta hegazti eta narrazti ugari daude.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Olaizola Lazkano, Jesus Mari. (2015). 101 gau. Elkarlanean.
  2. a b https://blogs.elcorreo.com/topoverde/2009/09/06/pangua-y-san-formerio/
  3. a b c d e f g h i j k l m (Gaztelaniaz) «Geoaraba» geo.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
  4. San Formerio baseliza Gaztela Leongo Ondare orrian.. .
  5. a b García Atienza, Juan. (1982). Segunda guía de la España mágica. Bartzelona: Martinez Roca ISBN 9788427007321..
  6. a b c (Gaztelaniaz) Aparicio, Javier Iglesia. (2018-10-24). «Historia del Condado de Castilla - Necrópolis de San Formerio en Pangua, Treviño (Burgos)» Historia del Condado de Castilla (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]