Obarenes mendiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Obarenes mendiak
Humion-obarenes-burgos.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Humión gaina
Garaiera 1.434 m
Luzera 30 km
Geografia
Koordenatuak 42° 44′ 04″ N, 3° 11′ 40″ W / 42.73444366°N,3.19444442°W / 42.73444366; -3.19444442Koordenatuak: 42° 44′ 04″ N, 3° 11′ 40″ W / 42.73444366°N,3.19444442°W / 42.73444366; -3.19444442
Mendikatea Kantauriar mendikatea
Herrialdea Espainia
Lurraldea Burgosko probintzia

Obarenes mendiak (gaztelaniaz: Montes Obarenes) Iberiar penintsulako iparraldean dagoen mendikatea da,[1] bataz besteko 800 eta 900 metro arteko altuera duena. 30 km inguruko luzera du, Sobrongo eta Haroko arroilen artekoa. Haroko arroilen eta Toloñoko mendilerroaren artean Ebro ibaia besterik ez dago.

Ebro eta Pancorboko arroilen arteko sistema menditsua hainbat gune menditsuk osatzen dute, baina Pancorbotik Harora, hesi nahiko jarraitu eta uniforme bezala ikusten da, eta, beraz, modu berean deituak izan arren, sekzio ezberdin bezala tratatu ohi dira.

Obarenes mendiak, Toloño mendilerroa, Urbasa mendilerroa edo Eusko mendiak Pirinioetako eta Kantauriko mendilerro handiaren mendi-adarrak dira.

Ebrotik Pancorboraino[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendilerroaren Burgosko probintziako aldea Obarenes-San Zadornil mendiak bezala ezagutzen den parke natural bezala izendatua dago.

Erakunde ekologista batzuk bereziki inplikatuta daude haren defentsan; izan ere, uste dute parke naturala arriskuan dagoela AP-69 balizko autobidearen eraikuntza posiblearen aurrean, «Dos Mares» (euskaraz: «Bi Itsaso») ere deitua, zeinaren trazadura parke naturaletik igarotuko baita.

AP-68 eta AP-2 edo A-23 errepideen bidez Kantauri itsasoko ertza eta Sortaldea lotzeko «Dos Mares» autobidea proposatu zuten. Hirretarako A-67 errepidea, Reinosaren parean, Miranda Ebrorekin lotzea aurreikusi zuten. Baina proiektua baztertu egin zuten , naturaguneetan, hala nola Merindadeetako Obarenes-San Zadornil parke naturalean eta Campoo-Los Valles eskualdean Ebroko urtegian ingurumen-inpaktu negatiboa zuelako.

2010eko abuztuaren 14an, Estatuko Aldizkari Ofizialean Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko Klima Aldaketaren Estatu Idazkaritzaren ebazpen bat argitaratu zuten. Ebazpen horren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zuten, A-67-Miranda de Ebro tarterako aipatutako autobidearen informazio-azterketaren proiektua egitearen aurkakoa, proiektu horrek "ingurumenean ondorio negatibo nabarmenak izango dituela aurreikusten delako". Era berean, ingurumen-inpaktuaren adierazpenak sustatzaileak aurreikusitako neurriak ez direla "behar besteko bermea erabat zuzentzeko edo behar bezala konpentsatzeko" adierazi zuen.

Pancorbotik Haroraino[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendilerroaren alde hau Pancorboko haizpitartetik Conchas de Haroraino doa, iparraldeko aldeak Pancorbo, Ameyugo, Bugedo eta Miranda Ebro eta hegoaldekoak Foncea, Cellorigo, Galbárruli, Sajazarra, Villalba de Rioja eta Haro zeharkatuz.

Iberiar goi-lautada eta Arabako lautada arteko hiru pasabide historikoak Pancorboko haizpitartea, Cellorigo parean dagoen Hoz de Morcuera eta Conchas de Haro dira. Bertatik zenbait komunikabide pasa dira:

  • Pancorboko haizpitartea:
  • LO-732, Santo Domingo de la Calzada eta Miranda Ebro arteko antzinako errepidea. Egun Errioxan, Foncea-Bugedo, LR-304, eta Burgosen BU-732 du izena.
  • LO-792, Tirgo eta Miranda arteko antzinako errepidea. Egun Errioxan, LR-301 eta Burgosen BU-734 du izena.
  • Conchas de Haro:
    • Castejón-Bilbo trenbidea
    • C-122 Logroño-Miranda Ebro
    • N-124

Mendi nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Humión gaina (1.434 m.)
  • Meriendillas (1003 m.)
  • Peña las Yeguas (1002 m.)
  • Foncea (980 m.)
  • Peña Mayor (894 m.)
  • San Andrés (809 m.)
  • Cellorigo (914 m.)
  • La Muela (931 m.)
  • La Paul (913 m.)
  • Tolacha (919 m.)
  • Santa Olalla (916 m.)
  • Monte Fuerte (927 m.)
  • Peñalrayo (959 m.)
  • Avellano (935 m.)
  • Hontana (845 m.)
  • Los Jembres Oeste (861 m.)
  • Los Jembres Este (864 m.)
  • Cruz de Motrico (851 m.)
  • Parada Vieja (867 m.)
  • La Rave (864 m.)
  • Peña Escalera (812 m.)
  • Gobera (748 m.)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Chinci World Atlas Montes Obarenes.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]