San Frantziskoko liburutegia
San Frantziskoko liburutegia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°15′23″N 2°55′36″W / 43.25629791°N 2.92659396°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1947ko apirilaren 23a |
Kontaktua | |
Helbidea | Mariaren bihotza plaza, s/n |
E-posta | mailto:bibliotecasanfrancisco@bilbao.eus |
Telefonoa | tel:+34-944-15-06-81 |
Webgune ofiziala | |
San Frantziskoko Udal Liburutegia Bilboko San Frantzisko auzoan dagoen liburutegia da.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Frantziskoko Udal Liburutegia izen bereko auzoko Mariaren Bihotza plazan kokatuta dago, bertan dagoen Udaltegian.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martzanako liburutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Frantziskoko Herri Liburutegiari buruzko lehen udal-espedientea 1903ko abendukoa da eta horretarako lokalak esleitzeko lehiaketaren berri ematen du. Martzanako Eskoletan kokatu zen (orain San Frantzisko kalea 6 eta 6 bis). 1914an Benito Pérez Galdosen erretiroa omentzeko eta duintzeko sortu zen mugimenduaren barruan, udalerriak zabalgunean kale bat eskaintzea erabaki zuen eta ordura arte Martzanako Herri Liburutegia izan zenari izena ematea.[1]
Garai hartan 90 aulki zituen eta Arturo Alvarez Troche liburuzainak, Manuel Gordo maisu laguntzaileak eta Asensio Linacero liburuzain laguntzaileak zaintzen zuten. 1917an liburuzaina Ignacio Maria Villasante izan zen.[1]
1919an Teofilo Guiard-ek Bilbon bi udal-liburutegi herrikoi zeudela aipatzen zuen eta horietako bat San Frantziskoko Perez Galdos liburutegia zela. 1927an ezarri zen lehen aldiz mailegu zerbitzua eta liburutegian kultura ezagun egiteko hitzaldi zikloak eskaintzen ziren.[2][3]

1941ean udal frankistak Bilboko Goi Auzoetan herri-liburutegi bat berriro irekitzeko asmoa hartu zen, erroldaren gehiengoak langileak direnez, beste inon baino beharrezkoagoa da irakaskuntza- eta kultura-zentroak irekitzea.[1]
Mariaren Bihotza plazara lekualdatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1944an Artxibo eta Liburutegien zuzendari nagusiak herri-liburutegi bat prestatzea eskatu zuen garai hartan inauguratu berri zen San Frantziskoko eskoletan, egungo Mariaren Bihotza plazan. Eraikin hori Tomas Meabe Eskola Taldearen proiektu pilotua izan zen II. Errepublikan eta Miribilla Eskola ireki ondoren desagertu zen.[4]
1947an Fermin Garcia Ezpeleta arduratu zen Martzanako funtsak aztertzeaz, hautatzeaz eta garbitzeaz, eta baliagarritzat jotzen ziren funtsak San Frantziskoko Liburutegia zegoen lekura eraman ziren. 1947ko apirilaren 23an tokiko agintariek inauguratu zuten eta auzoko parrokoak instalazioak bedeinkatu zituen.[1] Lokalaren izena Grupo Escolar de San Francisco izan zen.[5][6]

Bere izaera herrikoiagatik, lan espezializatuak baztertu ziren eta lanbide eta arteen hastapenekoak ugari izan ziren, gizonak beren alderdi moral, nazional-katoliko eta profesionalean trebatu nahian La Gaceta del Norte-k informatzen zuenez.[7]
Egunkariak eta aldizkariak kontsultatzeko zerbitzua ere bazuen, baita ia erabat espainiarrak ziren egileen literatura-lanak ere. Neguan 17:00etatik 22:00etara eta udan 16:00etatik 21:00etara irekitzen zen. [7][5]
1986an berrikuntza bat egin zen eta 2001ean San Frantziskoko Udal Zentroko lokaletan integratu zen.[2][3][8][9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Izarzelaia 2017, 49 orr. .
- ↑ a b «Biblioteca de Bilbao (San Francisco)» www.kulturklik.euskadi.eus 2015-01-10.
- ↑ a b «Bibliotecas municipales de Bilbao» www.bilbao.eus.
- ↑ Izarzelaia 2017, 49-50 orr. .
- ↑ a b Exmo Ayuntamiento de Bilbao. (1958). Nomenclator - Biblioteca popular de San Francisco. .
- ↑ España, en el "Día de Cervantes". 24 de abril de 1947.
- ↑ a b Izarzelaia 2017, 50 orr. .
- ↑ Bilbao - Biblioteca Municipal de San Francisco. .
- ↑ «Bilbao.eus, Áreas Municipales, Cultura y Gobernanza, Centro Municipal de San Francisco» www.bilbao.eus.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izarzelaia Izagirre, Arturo (2017). El corazón de San Francisco. Bilbao: Aldauri Fundazioa.