Sant'Ignazio (Erroma)

Koordenatuak: 41°53′57″N 12°28′47″E / 41.89904°N 12.47973°E / 41.89904; 12.47973
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Ignazio Loiolakoaren eliza (Erroma)» orritik birbideratua)
Sant'Ignazio (Erroma)
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Koordenatuak41°53′57″N 12°28′47″E / 41.89904°N 12.47973°E / 41.89904; 12.47973
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1624
Izenaren jatorriaIgnazio Loiolakoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaIgnazio Loiolakoa
Arkitektura
ArkitektoaOrazio Grassi (en) Itzuli
Estiloaarkitektura barrokoa
Barrokoa
Dimentsioak43 (zabalera) × 81,5 (luzera) m
Ordezkatzen duS. Maria Annunziata church (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
Helbideavia della Caravita, 8a - Roma eta Via del Caravita, 8 - Roma
Telefonoatel:+39-06-679-4406
Webgune ofiziala

Sant'Ignazio edo San Ignazio Loiolakoaren eliza (italieraz: Chiesa di Sant'Ignazio di Loyola in Campo Marzio, latinez: Ecclesia Sancti Ignatii a Loyola in Campo Martio) Erromako (Italia) eliza bat da, Jesusen Lagundiaren eliza, haren sortzailea izan zen Ignazio Loiolakoaren omenez sagaratua. Hala ere, euskal santua ez dago hemen hilobiratua baizik eta Erromako beste eliza batean, Gesù elizan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriburuaren erdigunean kokaturik dago, Pigna rionean.

Collegio Romano eskola 1551ean sortu zen baina hasieratik egoera ekonomiko txarra izan zuen. 1560 urtean itxi eta Jesusen Lagundiak jauregia eta lur eremu osoa erosi zuen. Jauregiak bazuen bere kapera baina txikia zenez Gregorio XV.a Aita Santuak eliza eraikitzea erabaki zuen, kanonizatu berri zen Ignazio Loiolakoaren omenez. Arkitekto jesuiten artean lehiaketa bat antolatu zen eta Orazio Grassiren diseinuak irabazi zuen. 1627an hasi zituzten lanak eta 1640 urtean eman zen lehenengo meza. Eliza erdi eraikita bazegoen ere Jesusen Lagundiaren mendeurrena ospatu nahi izan zen. 1722an inauguratu zuten ofizialki eliza.

Barnealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesusen Lagundiaren ama eliza den Gesù elizaren antzeko eredua du barnealdeak. Latindar gurutzea oinarri hartuta gela handi bat eta hiru kapera alde banatan. Habeartearen sabaian Andrea Pozzoren fresko erraldoi bat dago, San Ignazioren apoteosia, Andrea Pozzoren maisulana.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]