San Juan de la Peña monasterioa
- Artikulu hau Jazetaniako monasterioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Chuan».
| San Juan de la Peña monasterioa | |
|---|---|
| Kultura ondasuna | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | |
| Aragoiko udalerria | Jaka |
| Kokapen fisikoa | Sierra de San Juan de la Peña (en) |
| Koordenatuak | 42°30′28″N 0°40′22″W / 42.50784737°N 0.672645°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | IX. mendea |
| Izenaren jatorria | Joanes Bataiatzailea haitz |
| Erlijioa | katolizismoa |
| Elizbarrutia | Jakako elizbarrutia |
| Izena | Joanes Bataiatzailea |
| Arkitektura | |
| Estiloa | arkitektura erromanikoa |
| Ondarea | |
| BIC | RI-51-0000058 |
| 669-024 | |
| Webgune ofiziala | |
San Juan de la Peña monasterioa (aragoieraz: Monesterio de Sant Chuan d'a Penya; gaztelaniaz: Monasterio de San Juan de la Peña) Huescako Santa Cruz de la Serós herrian dagoen monasterioa. Goi Erdi Aroan, Aragoiko monasterio nagusietarikoa zen.[1] Iruñeko Erresumaren garaian Antso III.a Gartzeitzek sortua, bi monasterioz osatutako multzoa da orain.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monasterioaren lehen erreferentziak X. mendekoak dira. Uste da, hasieran, eremiten bizileku izan zela inguru hura, eta gerora, San Joan Bataiatzaileari eskainitako monasterio gune bat sortu zela.[2]
Iruñeko errege Gartzia Eneko eta Aragoiko konde Galindo Aznarez monasterioaren alde egiten hasi ziren. Gartzia Antsok fraideei jurisdikzio eskubidea eman zien, eta haren oinordekoek ere (Antso Nagusiaren agintaldi arte) babesa ematen jarraitu zuten. Antso V.a Nafarroakoak erregeen hilobi bilakatu zuen, eta handik aurrera Aragoiko erregeen panteoi bihurtu zen.
1494an eta 1675an sutea izan zuen. Azken sute hark Monasterio Berria eraikitzea eragin zuen. 1889an, Monasterio Zaharra monumentu historiko izendatu zuten. Azken zaharberritzea Ricardo Magdalena aragoiar arkitektoak zuzendu zuen.[3]
Ipuscua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Duela mila urte, mila, agertu zen lehen aldiz Gipuzkoa hitza, Ipuscua grafiaz idatzita, monasterio horretako eskuizkribu batean. Agiri horretan jasotakoaren arabera, Gartzia Azenariz jaunak eta Gayla de Iputza haren emazteak dohaintzan eman zioten Olazabalgo Salbatore monasterioa —gaur egungo Altzo herrian dago, Gipuzkoan— San Juan de la Peñako monasterioari, beste hainbat lurrekin batera. Izan ere, Iruñeko eta gero Nafarroako Erresumaren parte izan zen garai hartan San Juan de la Peña.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irudi orokorra
- Errege panteoiaren ikuspegia atetik ikusita
- Klaustroa
- Capitel
- Monasterio berria
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Patrimonio Cultural de Aragón
- 1 2 3 Olasagasti, Ramon. «San Juan de la Peña, historia eta natura monumentu bihurturik» Berria (kontsulta data: 2025-07-26.).
- ↑ Monasterioaren webgune ofiziala.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
