San Juan ibaia (Kolonbia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Juan
Río San Juan (es)
Datu orokorrak
Luzera 380 km
Geografia
Koordenatuak 4° 02′ 42″ N, 77° 26′ 29″ W / 4.045°N,77.4414°W / 4.045; -77.4414Koordenatuak: 4° 02′ 42″ N, 77° 26′ 29″ W / 4.045°N,77.4414°W / 4.045; -77.4414
Herrialdea Kolonbia
Lurraldea Chocó
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 15.000 km²
Ur-emaria 2 m³/s
Bokalea Ozeano Barea

San Juan mendebaldeko Kolonbiako ibaia da. Cerro de Caramantan du sorburua, Mendebaldeko Mendikatean; Chocó eta Valle del Cauca departamenduak zeharkatzen ditu, eta Ozeano Barera isurtzen da, Buenaventuratik 60 kilometro ipar-mendebaldera, delta zabala eratuz. 380 kilometro luze da, eta arroak 16.465 kilometro koadroko eremua dauka[1].

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Juan ibaiaren emaria 25 urtez, 1969-1990 bitartean, neurtua izan da Penitasen[2]. Drainatutako eremuak 14.000 kilometro koadroko azalera hartzen du puntu horretan, arro osoaren % 85. Urteko batez besteko emaria 2.055 m³ segundoko da. Emari handiena urrian du (2.682 m³/s), eta txikiena martxoan (1.495 m³/s).

San Juan ibaiaren batez besteko emariak (/s), Penitasen neurtuak
Datuak: 1969 eta 1990 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Restrepo, Juan D.; Kjerfve, Björn; Correa, Iván D.; González, Juan. Morphodynamics of a high discharge tropical delta, San Juan River, Pacific coast of Colombia. sciencedirect.com . Noiz kontsultatua: 2016-12-23.
  2. San Juan Penitasen. webworld.unesco.org . Noiz kontsultatua: 2016-12-23.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]