San Klemente katedrala (Aarhus)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Klemente katedrala
Århus Domkirke
Havne udsigt fra dokken-CN.jpg
Aarhuseko San Klemente katedrala.
Udalerria Aarhus
Herrialdea  Danimarka
Koordenatuak 56°09′25″N 10°12′38″E / 56.15694°N 10.21056°E / 56.15694; 10.21056Koordenatuak: 56°09′25″N 10°12′38″E / 56.15694°N 10.21056°E / 56.15694; 10.21056
Garaia 1500
San Klemente katedrala (Aarhus) non dagoen adierazten duen Danimarka-ko/-go/-eko mapa
San Klemente katedrala (Aarhus)
www.aarhus-domkirke.dk

San Klemente katedrala edo Aarhuseko katedrala (danieraz Århus Domkirke) Aarhuseko eliza nagusia da. Danimarka guztiko elizarik luzeena (93 m) eta altuena (96 m) da eta 1.200 pertsonentzako aulkiak daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X mendean sortu zen lehenengo herruixka vikingoa bertan eta orduan eraiki zen lehenengo egurrezko eliza. 948an Hanburgoren menpeko apezpikua zeukan eta 998an apezpikutza propioa lortu zuen. Lehenengo katedral bat eraiki zen San Nikolas patroi zuena eta ondoren bigarren bat altxatu zen 1102an San Klementeren babesean. Biak egurrezkoak ziren eta 1190an erre zen San Klementerena.

Peder Vognsen apezpikuak 1190an San Klementeren katedral berria altxatzeari ekin zion. Erromaniko estiloan eraiki zen adreilu gorriarekin eta 1.300 urtean bukatu zen haren eraikuntza. 1.330 urtean sute berri batek katedrala eta hiria kaltetu zituen eta bertan behera utzia izan zen 1449an eliza estilo gotikoan berreraikitzen hasi zen arte. Gaur egungo itxura zuen katedralaren lanak 1.500 urtean bukat ziren.

Dorrea Danimarkako altuena da eta 1931ean egin zen.

Katedrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedralaren barnealdean aipagarrienak 1470 eta 1520 urteen artean egindako margolanak dira alde batetik eta Danimarkako altxor preziatuenetarikoa kontsideratzen den 1479ko aldarea da bestetik. Bernt Notke Lübecktar eskultore eta margolariak egin zuen.

14 metroko garaiera duen beiratea ere aipatu behar da. Emanuel Vigeland norvegiarrak egin zuen 1926an.

Kanpaidorrean zortzi kanpai ditu, zaharrena XIII mende erdialdekoa eta beste bi 1496 eta 1505ekoak. Barrienak XIX mendekoak dira. 1642an tximista batek jo zuen dorrea eta batzuk kaltetuak izan ziren.

Danimarkako elizetan ohikoa da itsasontziak sabaitik zintzilik ikustea. Aarhuseko katedralean dagoena Danimarkako handiena da, 2'65 m-ko luzera eta 3'50 m-ko altuera baitu. Itsasontziaren izena Enigheden ("Batasuna") da.

Organoa 1730an egina da. Lambert Daniel Kastens izan zen egilea, garai hartan Europako organu egilerik famatuenetakoa zen bera.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Klemente katedrala (Aarhus) Aldatu lotura Wikidatan