San Martin baseliza (Ispaster)

Koordenatuak: 43°21′15″N 2°33′15″W / 43.35404979°N 2.55408282°W / 43.35404979; -2.55408282
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Martin baseliza (Ispaster)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaIspaster
Koordenatuak43°21′15″N 2°33′15″W / 43.35404979°N 2.55408282°W / 43.35404979; -2.55408282
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea

San Martin baseliza Ispasterko Soloaran auzoan dagoen ermita gotikoa da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gain alde batean kokatua dago, Etxaburu izeneko parajean, Aixeder haize errotatik hurre.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mende bukaeran eraiki zen.[2]

Altzari guztiak, santuaren irudia barne, 1984an jazotako sute baten ondorioz erre ziren. [1]

2019 urtean, San Martin baselizaren inguruko jabetza ez zen publikoa.[3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikuspegi orokorra

Baseliza xumea da, oin angeluzuzenarekin, bi isurkiz estalirik eta etxe bati atxikita. Harlangaitzez eraikita dago, harlanduekin izkinatan. Puntadun sarrera bat dauka eta bere atezangoetan gurutze batzuk ageri dira grabatuta. Gainera bi leiho eta bentana dintelatu bat dauzka. Gerora gehitutako zementuzko kanpandorre bat du, kanpai batekin.[1]

Bestelako jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 4an San Martin jaiak ospatzen dira,[4] zenbait ekitaldi bertan ere egiten direlarik.[5] Urtero, bestalde, azaroaren 11n auzoan erromeria egiten da baselizaren inguruan, meza emanaldiekin eta gaztaina erre janaldiarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c https://www.ispaster.net/eu-ES/Turismoa/Ondare-Kulturala/Orriak/PatrimonioenErmitadeSanMartin.aspx[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Herri arkitekturaren lekuko» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  3. EAJ-PNV. «Garbiñe Saenz De Buruaga - ISPASTERko Alkatetzarako Hautagia - EAJ - PNV» Euzkadi Buru Batzarra (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  4. «San Martin jaietako ospakizunak gaur amaituko dira, Amoroton» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2014-07-07 (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  5. «ARGAZKI GALERIA: Ispasterko San Martin jaiak» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2017-07-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]