San Martin baseliza (Viana)
San Martin baseliza (Viana) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Viana |
Koordenatuak | 42°31′18″N 2°23′07″W / 42.52153°N 2.38514°W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
San Martin baseliza Nafarroa Garaiko Viana herrian dagoen XII. mendeko baseliza katolikoa da. Erromaniko estilokoa da. San Martin Tourskoari eskainita dago. Donejakueko frantses bidean dago.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valdebarón eta Longar erreken arteko terraza batean dago eraikia. Jatorriz egun desagertuta dagoen San Martin Tidon herrixkaren eliza izan zen. Vianatik kilometro eta erdira dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kronologikoki, elizaren eraikitzea erromanizazio garaian kokatu da. Espezialista batzuen ustez, aurretik erromatar tenplu bat egon zitekeen inguruan. 1027an Antso III.a Garzeitz Nagusiak eliza Iruñeko katedralari eman zion. 1044an, beste errege batek, Gartzea III.a Santxitz Naiarakoa, Errioxako San Julian monasterioari Tidon, Aras eta Arat itzultzeko hitza eman zuen. Dena dela, nahiz eta zaharragoa izan, elizaren datazioa 1134an kokatu izan da, bertan ikus daitekeen idazkunaren ondorioz: "S MARTI..N / ORA PRO N…IS /.134", egungo idazkeraz "Sancte Martine ora pro nobis 1134".[1]
1219an Vianaren menpe gelditu zen eta, ondorioz, herrixkaren jendea herriko kale batera joan zen; toponimo hori gaur egun arte heldu da (Vianako Tidon kalea).
Eliza bi garaietan eraiki zen: XII. mendean lehenengoa, XIII. mendean bigarrena. Harri batzuek erromatar jatorria dute. XX. mendearen erdialdean baseliza erabat hondatua zegoen. Horregatik, 2010. urtean baselizan zenbait konpoketa egin ziren eta orduan ere erromatar aztarna batzuk agertu ziren: zeramikak, III. mendeko Gordiano enperadorearen garaiko zilarrezko txanpon bat, teselak...
Baselizaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromaniko estiloko baseliza txiki hau harri zizelkatuaz egina dago. Bere oinplanoa bi zati laukidunez antolatua dago. Erromaniko garaiko aztarna bakarra absidea da; bertan erdi puntuko arkua ikus daiteke.[2]
Gizateriaren ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean, Unescok Donejakue Bidea zabaltzea onartu zuen, Frantses Bidea eta Iparraldeko Bidea onartuz. Espainiako gobernuan, orduan, Retrospective Inventory - Associated Components dokumentua prestatu eta bidali zuen; bertan San Martin baseliza 424 zebakiarekin agertzen da.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iñaki Antoñanaren argazkia.
- (Gaztelaniaz):Vianako Udalaren webguneko informazioa.
- (Gaztelaniaz):Baseliza dron batez filmatuta.