San Martin eliza (Errezil)

Koordenatuak: 43°10′N 2°10′W / 43.16°N 2.17°W / 43.16; -2.17
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Martin eliza
Elizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaErrezil
Koordenatuak43°10′N 2°10′W / 43.16°N 2.17°W / 43.16; -2.17
Map
Arkitektura

San Martin eliza Gipuzkoako Errezil udalerrian dagoen eliza bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunean dago, Errezilgo plazan, eta Errezilgo udaletxearen parean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean egindako berrikuntza-lanetan, dirudienez, eraiki ziren gangen euskarri diren horma-bular handiak, eta 1545ean, Martin Mendiolak dorrea eraiki zuen.


XVIII. mendean aurrera jarraitu zuten eliza zabaltzeko lanekin, tenplua abside aldetik handituz. Portada berria ere urte hauetan egin zen, harburuetako batean 1713ko data baitauka.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkupea eta oinaldean dorrea duen eraikuntza ikusgarria da. Arku zorrotzeko hiru kapera dituen arkupeak osatzen du elizarako sarrera. Saloi oinplanoa eta nabe bakarra ditu.

Barnealdean Pizkunde garaiko erretaula eder bat du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]