San Migel Goiaingeruaren eliza (Idiazabal)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Goiaingeruaren eliza
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Idiazabalgo eliza.jpg
Mikel Goiaingeruaren elizaren irudia.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIdiazabal
Koordenatuak43°00′44″N 2°14′00″W / 43.01219°N 2.23342°W / 43.01219; -2.2334243°00′44″N 2°14′00″W / 43.01219°N 2.23342°W / 43.01219; -2.23342
Historia eta erabilera
Eraikuntza XII. mendea
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
arkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Arkitektura barrokoa
Ondarea
2

Mikel Goiaingeruaren eliza edota San Migel Goiaingeruaren eliza Gipuzkoako Idiazabal udalerrian dagoen eliza bat da. Herriguneko eraikin ikusgarriena da. XII.-XVI. mendekoa.

1553. urtetik aurrera, Pedro Nafarrasagasti maisuarena, altuera bereko zutabeekin egindako hiru nabedun eliza alemaniarren estiloan birmoldatu eta handitu izan zuen.[1]

Aurrealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aditu gehien ustez, XII-XIII. mendeko ate erromaniko-gotikoa ederra du, balio handiko ikur irudiekin. Ate alboetan grabatu eta zizelkatutako zeinu geometriko bitxiak ditu, hauek elizaren antzinakotasuna eta ikonografia zaharrekiko lotura erakusten dute, beste aditu batzuen ustez ordea zeinu horiek erromaniko usadioarekin lotzea ez da zuzena.

Ganberak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1553tik aurrera, altuera bereko zutabeekin egindako hiru nabedun eliza alemaniarren estiloan birmoldatu eta handitua izan zen.

Idiazabalgoa Martin Mitezar arkitektoak marraztu zuen proiektua eta baita ere Idiazabalgoa zen Pedro Nafarrasagasti maisuak eraki zuen,

Batailo pontea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IX. mendeko Erromaniko-aurreko batailo pontea, Gurutzetako Andre Mariaren baselizatik ekarria.

Erretaula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1743an egindako erretaula barrokoa, gorteko arkitekto izan zen Migel Irazustak egindako azken maisu-obratzat hartua da eta herriko seme zen Jose Antonio Iparragirre eskultoreak egina.

San Migel Goiaingeruaren imajina, berriz, Luis Salvador Carmonaren lanik onenetakotzat joa da eta Madrilgo errege tailerretan egina. Gainera, XVII. eta XVIII. mendeko erretaula eta koru interesgarriak ditu[2].

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Monumentuaren plakan dagoen testua.
  2. Cendoya Echániz, Ignacio.. (1992). El retablo barroco en el Goierri : la constante academicista en Gipuzkoa. Fundación Social y Cultural Kutxa, Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, Obra Cultural de Kutxa-Caja Gipuzkoa, San Sebastián ISBN 84-7173-202-5. PMC 32969638. (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]