San Migel eliza (Belmonte de Gracián)

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Migel eliza (Belmonte de Gracián)
Iglesia de San Miguel, Belmonte de Gracián, Zaragoza, España, 2017-01-05, DD 09.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
ProbintziaZaragozako probintzia
UdalerriaBelmonte de Gracián
Historia eta erabilera
Erlijioa Eliza latinoa
Elizbarrutia Tarazonako elizbarrutia
Ondarea

San Migel eliza Zaragozako probintzian, Tarazonako elizbarrutian, Belmonte de Gracián herrian dagoen XIV. mendeko tenplu katolikoa da. Mikel goiaingeruari eskainia dago. Tenpluan mudejar artearen eraikin garrantzitsuenetariko bat dago, dorrea, mende horren aurretik egina. Elizaren estiloa, bestetik, gotikoa da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza XV. mendekoa da, gotiko estilokoa. Aurretik, leku berean, XIV. mendeko eraikin mudejar zegoen. Mudejar garaitik, zehatz-mehatz "Aragoiko Mudejar" estilokoak, absidea eta San Migel Dorrea gordetzen dira.

San Migel Dorreak Almohade minareteren egitura erakusten du. Lehen atala lehen bi herenetan dekoraziorik gabe dago eraikia, hesi-horma moduan. Hortik gora adreiluzko eraikuntza hasten da eta hor bai apaingarri ugari ikus daiteke fatxadan, bereziki Al-Andalus estiloko ataiforrak. Erdian ostiko handia du eta horren gainean eskailerak lotzen dira. Bigarren atalan erdiko ostiko hori moztu egiten da kanpaiak zintzilikatzeko espazioa irekitzeko.[1]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Migel eliza (Belmonte de Gracián) Aldatu lotura Wikidatan