San Mikel eliza (Idoi)

Koordenatuak: 42°53′44″N 1°33′41″W / 42.89556°N 1.561443°W / 42.89556; -1.561443
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Mikel eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaEsteribar
Koordenatuak42°53′44″N 1°33′41″W / 42.89556°N 1.561443°W / 42.89556; -1.561443
Map
IzenaMikel goiaingerua
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-299
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
299
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Mikel eliza Esteribarko Idoi lekuan Erdi Aroko kristiau eliza bat da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko eraikina da, gerora aldatua. Oinplanoak habearte xume angeluzuzena eta estalki lau modernoa ditu, eta koruaren ahoan erdi-puntuko arku fajoi bat dago, mentsuletan bermatuta. Jatorrizko egiturari kanoi-gangaz estalitako horma-hobi angeluzuzena dagokio. Korua habeartearen oinaldean dago, egurrezko habe baten gainean. Sakristia burualdearen ondoan dago, Epistolaren aldean.

Erretaula nagusia XVII. mendekoa da, baina XIX. mendeko garai neoklasikoan aldatua. Erretaularen buruan, San Mikelen tailu barrokoa dago. Erretaularen ondoan gurtzen den Ama Birjina, haurrarekin eserita dagoena, XIII. mende amaierakoa edo XIV. mende hasierakoa da, eta marjinak desitxuratzen du. Korupean, Erdi Aroko bataiarri bat dago, eta sakristiak, XVII. mendeko Kristo gurutziltzatu barroko bat eta 1817ko zilarrezko kaliza bat gordetzen ditu.

Kanpoaldean, elizak silueta bitxi bat erakusten du, nabea dorretik luzatuta duena, hau baino askoz baxuagoa. Atea, erdi-puntuko arku bat da, ziuraski XVIII. mendekoa. Dorrea, nabearen oinaldean altxatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]