San Petrike dantza

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

San Petrike dantza, Xan Petrike dantza edo Ipurdi dantza euskal dantza herrikoi bat da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria Iparraldean eta Baztan ibarrean du. Biarnon Lepetike dans izenez ere dantzatzen da. Batzuen ustez, frantsesezko Jean Petit Qui dance ("Joan Txiki dantzaria") izenetik eratorria omen du.

1991an Oskorri euskal folk taldeak Hi ere dantzari diskoaren barnean kaleratu zuen.

Koreografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipurdi dantza izenez dantzatu ohi da Baztanen. Dantza-jolas modukoa da, sarritan umeek dantzatua, halere dantza herrikoi gisa hartua izan ohi da.

Joko klasiko antzekoa da, bertan mugimenduak edo dantza moldeak errepikatuz doazen einean berriak gehitzen zaizkio, azkenean mugimendu guztiak elkartzean amaitzen delarik.

Koreografia bitan banatzen da: lehenbiziko zatia dantzatua da, aldiz bigarrena gorputzaren atal ezberdinekin lurzorua ukitzen den jolas modukoa da (oinak, hatzak, belaunak, ukalondoak, belarriak, ipurdia...), azkenean dantza itzulipurdi batez bukatzen delarik.

Dantzariek dantzatuz doazen einean euskaraz honako hau abesten dute:[1]

« Oin punta batez, beste nor batez

Sortik (Zutik) eta ingura

Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
Sortik eta ingura

Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
belaunon batez, beste non batez
Sortik eta ingura

Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
belaunon batez, beste non batez
Ukondo batez, beste non batez
Sortik eta ingura

Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
belaunon batez, beste non batez
Ukondo batez, beste non batez
Ipurdi batez, beste non batez
Sortik eta ingura

Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
belaunon batez, beste non batez
Ukondo batez, beste non batez
Ipurdi batez, beste non batez
Zein buru batez, beste non batez
ez da itzuli ipurdi

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]