Edukira joan

San Tomas Akinokoaren tentazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Tomas Akinokoaren tentazioa
Jatorria
Sortzailea(k)Diego Velázquez
Sorrera-urtea1632
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak244 (altuera) × 203 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
IconclassOF VILLANOVA)35 11H(THOMAS OF VILLANOVA)35
Kokapena
LekuaMuseo Diocesano de Arte Sacro (en) Itzuli
BildumaOrihuela Cathedral (en) Itzuli
Historia
ErakusketakVelázquez

San Tomas Akinokoaren tentazioa (gaztelaniaz: Tentación de Santo Tomás de Aquino) Diego Velázquez margolari espainiarrak 1632. urtean olioa mihise gaineko teknika erabiliz margotu zuen koadroa da. Espainiako Orihuelan dagoen Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoan gordetzen da. Diego Velazquezek 1631n Italiatik itzuli eta gutxira margotu zuen.

Margolan hau, hasiera batean, Murtziako Nicolás de Villacis margolariari eta Alonso Canori egotzi zitzaien, baina 1920ko hamarkadan, azkenik, Velázquez margolariari egotzi zioten.[1]

Tamainu handiko margolana da: 203x244 zm.

Koadroak Tomas Akinokoaren biografian jasotako gertaera irudikatzen du. Prostituta batek berarengana jo zuen oraindik nobizio zenean. Akinokoak tentazioari aurre egin zuen, horretarako suaz piztutako egur bat erabiliz. Margolanaren elementu naguisa santua da, bi aingeruen artean jasota. Santuaren aurpegiak tentazioaren aurkako borroka biziaren ondorioak erakusten ditu. Bi ainguren bat prestatzen ari da kastitatea sinbolizatzen duen xingola zuri bat santuari lotzeko. Santuaren oinetan erabilitako egurra ikus daiteke. Atzealdean, ezkerrean, zehaztasun gutxikin prostituta ihes egiten ikus daiteke. Lurrean ere Akinokoak erabiltzen zituen lan tresnak ikus daitezke, liburuak zein idazteko luma. Ezkerrean ere ate irekia ikus daiteke; ate irekia Velázquezek sarritan erabilitako teknika zen batez ere margolanaren espazioa zabaltzeko.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]