Sancheski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sancheski kirolerako materialeko Irungo enpresa da, 1931 urtean sortutakoa. Eski, futbol, gimnastika, patinaje eta rugbyrako materiala ekoiztu du. Izena Sanchez eta eski hitzetatik dator, enpresaren jarduerari erreferentzia eginez. 1960ko hamarkadan, skateboardak ekoizten hasi ziren eta horiek ezagutarazteko skateboarding talde bat ere osatu zuten, espainiar estatuan zehar akrobazia-ikuskizunak burutzen zituena. Horrela, enpresaren izena skate oholei lotu zen Espainia eta Hego Euskal Herriko haur eta gaztetxoen artean; hain zuzen, skate oholei santxeski deitu izan zitzaien 1970 eta 1980ko hamarkadetako gazteen artean. 1990ko hamarkadan ekoizpenari utzi eta kirol materialaren banatzaile izatera aldatu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.