Sandra Hermida Muñiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sandra Hermida Muñiz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSandra Hermida Muñiz
JaiotzaMadril1972ko uztailaren 22a (51 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea eta executive producer (en) Itzuli
Jasotako sariak

IMDB: nm0379408 LinkedIn: sandra-hermida-bb283a40 Edit the value on Wikidata

Sandra Hermida Muñiz (Madril, 1972ko uztailaren 22a) fikziozko film luzeen eta dokumentalen madrildar zinema-ekoizlea da.[1] Hiru Produkzio Zuzendaritza Onenari emandako Goya saria lortu ditu, El orfanato (2007), Lo imposible (2012) eta Un monstruo viene a verme (2016) filmen bidez. Estatuko eta nazioarteko filmak ekoitzi ditu, hala nola Patricia Ferreirak zuzendutako El alquimista impaciente (2002), , edo Alejandro González Iñarrituren Biutiful (2010).

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Irudi eta Soinuan lizentziatua da. 1998. urtean ekin zion zinema-ibilbideari; Miguel Albadalejo zuzendariaren La primera noche de mi vida filmean erregidorea izan zen.[2][3] 2000. urtean, produkzio-burua izan zen El otro barrio filmean, Salvador Garcíak zuzendua.[4]

Produkzio-zuzendaria izan da hainbat filmetan, hala nola, Patricia Ferreiraren El alquimista impaciente, edo Juan Antonio Bayonaren El orfanato, Lo imposible eta Un monstruo viene a verme.[5][6] Bere pelikulen artean hainbat daude, besteak beste, Marrowbone, No llores, Vuela, Carmina eta amén, La torre de Suso, Regresa a Hansala, Dieta mediterránea, Spanish movie eta Biutiful.[7]

Fikziozko film luzeez gain, Hermidak hainbat dokumental ekoitzi ditu: Edmon Rochen Garbo: el espía, Gustavo Sánchezen I hate New York eta Paul B. Preciadok zuzendutako Orlando.[8] Bere enpresak ekoitzitako filmetako batzuk hauexek dira: 9 días en Haiti, Oxfam Intermón dokumental laburra[9] eta Mirage.[10]

Azken urteotan, telebistako plataformetarako fikzioa ere ekoitzi du, besteak beste, Arde Madrid (Paco Leónek eta Anna Rodríguez Costak sortua), edo Fácil Movistar Plus+erako, edo serieak (El inocente edo Alma) eta Rainbow film luzea (Netflixentzat).

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, Hermidak produkzio zuzendari onenaren Goya saria irabazi zuen Juan Antonio Bayonak zuzendutako El orfanato beldurrezko filmarengatik. Urte pare bat geroago, 2009an, Edmon Rocek zuzendutako Garbo: el espía dokumentalak, film dokumental onenaren Goya saria lortu zuen, eta 2010ean, Gaudí saria.[11]

Ondoren, beste bi sari lortu zituen: Goya saria filmeko produkzio-zuzendaritza onenarengatik, Lo Imposible (2012), eta Un monstruo a venido a verme (2016), biak Juan Antonio Bayonak zuzenduak.[7] 2013. urtean, Lo imposible filmak Visual Effects Society erakundeak ematen duen"Outstanding Supporting Visual Effects in a Feature Motion Picture" (ikus-efektu onenentzako) saria irabazi zuen.[12] Gainera, 2017an, Hermidak Ekoizpen Zuzendaritza Onenaren Gaudí saria irabazi zuen Un monstruo viene a verme filmarengatik.[13]

2019an, Paco Leónek eta Anna Rodríguez Costak sortutako Arde Madridek komedia serie onenaren Feroz saria irabazi zuen. [14]

Sandra Hermida Goya sarietan, 2017
Urtea Saria Kategoria Filma Emaitza
2007 Goya Sariak Ekoizpen zuzendaritza onena El orfanato Irabazlea 
2009 Goya Sariak Film dokumental onena Garbo: el espía Irabazlea 
2010 Gaudi Sariak Film dokumental onena Garbo: el espía Irabazlea 
2012 Goya Sariak Ekoizpen zuzendaritza onena Lo imposible Irabazlea 
2013 VES Saria Efektu berezi onenak Lo imposible Irabazlea 
2016 Goya Sariak Ekoizpen zuzendaritza onena Un monstruo viene a verme Irabazlea 
2017 Gaudi Sariak Ekoizpen zuzendaritza onena Un monstruo viene a verme Irabazlea 
2019 Feroz Sariak Komedia serierik onena Arde Madrid Irabazlea 

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea, lana eta zuzendaria, hurrenez hurren:

  • 1999 – Famosos y familia. Fernando Colomo.
  • 2002 – El alquimista impaciente. Patrícia Ferreira.
  • 2003 – Los abajo firmantes. Joaquín Oristrell.
  • 2003 – Las voces de la noche. Salvador García Ruiz.
  • 2004 – Hipnos. David Carreras.
  • 2006 – Va a ser que nadie es perfecto.Joaquín Oristrell.
  • 2006 – La noche de los girasoles.Jorge Sánchez-Cabezudo.
  • 2006 – Amor en defensa propia. Rafa Russo.
  • 2007 – El orfanato. Juan Antonio Bayona.
  • 2007 – La torre de Suso.Tom Fernández.
  • 2008 – Dieta mediterránea. Joaquín Oristrell.
  • 2008 – Las manos del pianista.Sergio G. Sánchez.
  • 2008 – Retorno a Hansala. Chus Gutiérrez.
  • 2008 – No se preocupe. Eva Ungría.
  • 2009 – Garbo: el espía. Dokumentala. Edmon Roch.
  • 2009 – Spanish Movie. Javier Ruiz Caldera.
  • 2010 – Biutiful. Alejandro González Iñárritu.
  • 2011 – Entrevista
  • 2011 – Promoción fantasma. Javier Ruiz Caldera.
  • 2012 – El escondite. Andrés Curbelo.
  • 2012 – Lo Imposible. Juan Antonio Bayona.
  • 2014 – No llores, vuela. Claudia Llosa.
  • 2014 – Carmina y amén Paco León.
  • 2014 – Autómata. Gabe Ibáñez.
  • 2015 – 9 días en Haití. Dokumentala. Juan Antonio Bayona.
  • 2016 – Petrona. Dokumentala. Hammudi Al-Rahmoun Font.
  • 2016 – Un monstruo viene a verme. Juan Antonio Bayona.
  • 2016 – Contratiempo. Oriol Paulo.
  • 2017 – El secreto de Marrowbone. Sergio G. Sánchez.
  • 2018 – I hate New York. Gustavo Sánchez.
  • 2018 – Mirage. Emiliano Granada Ortega.
  • 2018 – Durante la tormenta. Oriol Pauló.
  • 2018 – Arde Madrid. Paco León eta Anna R. Costa.
  • 2019 – Si yo fuera rico. Álvaro Fernández Armero.
  • 2021 – El inocente. Oriol Pauló.
  • 2021 – Way Down. Jaume Balagueró.
  • 2022 – Alma. Sergio G. Sánchez.
  • 2022 – Fácil. Anna Rodríguez Costa.
  • 2022 – Rainbow. Paco León.
  • 2022 – Cinco lobitos. Alauda Ruiz de Azúa.
  • 2022 – Mari(dos). Lucía Alemany.
  • 2023 – Un amor. Isabel Coixet.
  • 2023 – La sociedad de la nieve. Juan Antonio Bayona.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]