Sanité Bélair

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sanité Bélair
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSuzanne Bélair
JaiotzaVerrettes (en) Itzuli, 1781
Heriotza1802ko urriaren 5a (20/21 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
bala zauria
Jarduerak
Graduateniente

Suzanne Bélair, baita ere Sanité Bélair (Verrettes, 1781-1802ko urriaren 5), Haitiko iraultzailea izan zen, Toussaint Louvertureren armadan tenientea. Haitiko Iraultzan hartu zuen parte. Frantziako armadak heriotz-zigorra ezarri zion.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotzez affranchi bat zen, hau da, esklabo askatua. 1796an Charles Bélairrekin ezkondu zen. Belair brigadako komandantea zen eta, ondoren, jenerala, Haitiren independentziaren aldeko borrokan. Emakumeek ere borrokan parte hartu zuten. Sanité, bere aldetik, hasieran sarjento izan zen eta Saint Domingue espedizio frantsesari aurre egiteko unean, teniente. Frantseak errebolta itzaltzeko uhartean zabaldu ziren.

Faustin Répussardek zuzendutako armada frantsesaren zutabeak jazarri zituen, eta Sanité bere bikotekidearekin Artibonito departamenduan babestu ziren. Répussardek ezusteko eraso bat egin zuen Corail-Mirraulten, eta Sanité harrapatu zuen. Charlesek, orduan, emaztearengandik ez banantzeko bere burua entregatu zuen. Biak hiltzera kondenatu zituzten: gizona fusilatu egingo zuten, eta Sanité, emakume izateagatik, burua moztuko zioten. Saniték bere senarraren exekuzioaren lekuko izan zen, eta hark ausardiaz hiltzeko esan zion; gero, senarra bezain lasai joan zen bere heriotzara, eta ez zuen bendarik erabili begietarako. Harrapatzean, burua moztuko ziotela mehatxu egin ziotenean, heriotza ohoragarri bat onartu zuen, mosketearekin, eta ahoa estali baino lehen, oihu egin zuen: A ba esclavaj! («Gora askatasuna, behera esklabotza !»).

Beste hiru emakumekin (Catherine Flon, Cécile Fatiman eta Dédée Bazile) Haitiko Iraultzaren benetako heroia izan zen. 2004an bere irudia hamar gourderen bileteetan jaso egin zen, Haitiren berrehun urtemuga oroitzeko sailan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. James, Cyril Lionel Robert (1963). The Black Jacobins; Toussaint L'Ouverture and the San Domingo Revolution. (segunda edición). Nueva York: Vintage Books. p. 252. ISBN 0394702425. OCLC 362702.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]