Santa Bárbara etxea

Koordenatuak: 43°20′11″N 3°00′20″W / 43.336523°N 3.005594°W / 43.336523; -3.005594
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Bárbara etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°20′11″N 3°00′20″W / 43.336523°N 3.005594°W / 43.336523; -3.005594
Map
Ondarea
EJren ondarea224

Santa Barbara Etxea Getxo Udalerriko Neguri auzoan kokatuta dago, Portuko Pasealekuko 21.garren zenbakian.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oin laukizuzenako eraikina dugu, zapala, aldapa handiko isuri lauko teilatua, txapitula-formakoa, arbelez estalia eta mentsulez osaturiko erlaitzean bermatua. Altxaeran behe-oina, altuera bat eta txapitula ditu. Fatxada nagusian bao dinteldunen zazpi ardatz bereizten dira. Behe-oinean aipagarri dira honako hauek: zutabe joniarretan bermaturiko eta arkitrabez hornituriko erdiko ataripea -gainean garatzen den balkoi burdinsaredunaren oinarria dena- eta bao dinteldunak, mentsula txikietan bermatzen diren moldurekin dekoratuak, tartean itxurazko giltzarri irtenak dauzkatenekin nahasten direnak. Txapitulen gainean frontoi txiki triangeluarrak ageri dira, dekoratu gabeak eta erramu nahiz girlandekin dekoratuak, txandaka. Silarriz egina dagoen ataripea albo batera utzirik, ageriko adreiluz egina da gainerako guztia. Ezker alboko hormari itsatsirik, pabiloi koadro txiki bat dago, kapitel batez eta kristal handi batez estalia, negutegi edo "serre" baten antzera. Eraikinaren inguruan horma eta burdinesi batek inguraturiko patioa dago. Itxituran ate bikoitz mazizo eder bat zabaltzen da, burdinurtuan egina eta erramuekin eta zartailu-zerrenda apaingarriekin dekoratua.[1]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 

Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]