Ama Xantalen baseliza
Ama Xantalen baseliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Irun |
Koordenatuak | 43°20′08″N 1°47′07″W / 43.33543°N 1.78528°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | X. mendea |
Elizbarrutia | Donostiako elizbarrutia |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005145 |
8 | |
Ama Xantalen museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Irun |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Zuzendaria | Susana Soto |
Webgunea | http://www.irun.org/oiasso/home.aspx?tabId=1 |
Oharrak | Oiasso Erromatar Museoarekin lotuta |
Ama Xantalen baseliza, gaztelaniaz Santa Elena baseliza, Irungo Alde Zaharretik gertu dago, Estebenea errekaren ertzean. Toki berean, I. mende aurreko erromatarren garaitik erlijio leku garrantzitsua egokitu da. Halaber, X. mendeko elizaren aztarnak aurkitu dira, Gipuzkoako bakarra.[1] Gaur egungo eraikina XIV. mendekoa da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egungo eraikina XIV. mendekoa dela uste dute. Oinplano angeluzuzena eta lau isurkiko estalkia ditu. Hormak harlanduzkoak dira eta portada, berriz, isabeldar gotikokoa. XX. mendeko 70eko hamarkadan hainbat indusketa egin ziren ermita barruan eta, lan horien ondorioz, erromatarren garaiko nekropoli bat eta erromatarren lehen mende aurreko eliza baten hondakinak aurkitu zituzten.[2]
Ama Xantalen museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aztarnategian material asko topatu dira:txanponak, lanabesak, zeramika... Hauek baselizan bertan ikus daitezkeen. horretarako antolatutako museoan. Espezialista batzuen ustez, Erromatarren garaian egun Irun dagoen lekuan Oiasso izeneko herri bat egon zela erakusten duten elementuak dira. Ama Xantalen museo bezala Oiasso Erromatar Museoaren beste dependentzia da.
Museoaren datuak:Helbidea: Ermita kalea, 2. Telefonoa: +34 943 639 353 (Oiasso Erromatar Museoa). Helbide elektronikoa: info-oiassomuseo@irun.org.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Museoa bisitatzeko ordutegia.
- (Gaztelaniaz):Baselizan egindako berrikuntzen inguruko erreportaia. Noticias de Gipuzkoa, 2023/02/12/.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |