Santa Feko Kapitulazioak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hiru kapitulazioak.

Santa Feko Kapitulazioak 1492ko apirilaren 17an Errege-erregina Katolikoek Santa Fen (Granada) berretsi zituzten dokumentuei deritze. Horien bidez, errege katolikoek eta Kristobal Kolonen arteko akordioen inguruan itsasoz mendebaldeko bidetik abiatuz Indietara iristeko espedizioaren inguruko nondik norakoak jasotzen zituen. Testua Juan de Coloma idazkariak idatzi zuen eta, gaur egun, jatorrizkoa galduta dago. Errege-erregina Katolikoek, biek ala biek, sinatu zuten dokumentua.

Dokumentu honen arabera, Kolonek hauxe dena lortuko zuen:

  • Amiral titulua aurkitutako lur guztietan, oinordekotzaz geratuko zena bere sendian.
  • Erregeorde eta Gobernadore nagusia izango zen aurkitutako uharte eta lurretan.
  • Lortutako salgaien hamarrena eta bere ondorengoak biziarteko jaraunsle bilakatuko ziren. Koroak, berriz, bostena lortuko zuen (Erregeren bostena).
  • Espedizioa zortziren batean parte hartzeko aukera, irabazietan proportzio bera izango zuelarik.

Era honetan sinatu zituzten kapitulazioak.

Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.