Santa Katalina baseliza (Bergara)
Santa Katalina baseliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Bergara) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Koordenatuak | 43°06′10″N 2°25′48″W / 43.10279°N 2.43008°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XV. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 62 |
Santa Katalina Bergaran dagoen baseliza da, Azkarruntz auzoan kokatua, tontor batean, Santa izeneko baserriaren ondoan eta "Bergarako Labe Garaietako" jatorrizko instalazioen aurrealdean.
2000ko uztailaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinplano laukizuzena, ekialdetik mendebalderako orientazioa (E-M), isurki biko estalkia eta gailurra fatxadarekiko elkarzuta ditu. Eraikinaren behe aldeko herena harlanduxkaz egina dago eta gainontzekoa harlangaitzez. Eskantzuak harlanduz eginak daude. Eraikina ia itsua da. Fatxada nagusian dago sarbidea dobela itxurako arku zorrotz baten pean, inposta-lerroa behean da, giltzarria du, zortzi dobela eta harlanduzko leihozangoak. Horrez gain honako bao hauek ditu: ipar aldeko altxaeran gezileiho bat, gaur egun itxita dagoena, eta bao leihoburudun bat. Hegoaldeko fatxadan ere aipatu berria denaren antzerako bao leihoburudun du.
Baseliza gotiko berantiarrekoa da, nabe bakarrekoa, burualde laua du. Petraldun zureriaz estalia dago eta solairuaren zati handia okupatzen duen korua du; koruaren aurre aldea ohol mihiztatuz egina dago eta berari eusten zentratutako zutabe bakarra du.
Presbiterioa zur gordinez estaliz apainduta dago, eta burualdeko murruaren zati bat ere horrela estalita dago. Aldarea kanoi erdiko gangatilak estaltzen du; gangatila petral kurbatuz egina dago eta beren gainean pintatu gabeko zur bistatuz egindako ohol mihiztatuak dituzte. Aipatutako guztia estalkitik eskegita eta alboetako murruetan bermatuta dago, hauts babesle gisa jarrita, aldarea modu egokian babesteko moduan. Garaipen arkua arku txikiz eta merloiez jantzitako guardamalleta batek apaintzen du, atzeko hormako taula-erregistroetako junturak estaltzen dituzten oholtxo almenatuen antzekoa dena.
Akaberak egiteko materialak direla eta, apareilua entokatua eta kareztatua da, zorua tamaina handiko kareharrizko lauzaz estalia dago. Arotzeriako elementu guztiak bistan uzten dira inolako tratamendurik gabe.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).