Santa Katalina baseliza (Mundaka)
Santa Katalina baseliza | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Mundaka |
Koordenatuak | 43°24′38″N 2°41′52″W / 43.410483°N 2.697664°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1879 |
Santa Katalina baseliza Bizkaiko Mundaka udalerrian dagoen baseliza bat da. Izen berdineko penintsulan kokatua dago, balio geoestrategiko handiko gunean, izan ere ikuspedi bikaina eta garai batean Urdaibaiko itsas sarbideraren eremuaren defentsa bikaina baizegoen. Bestetik, Izaro eta Ogoño ezinegokiago ikus daitezke.
Gaur egungo baseliza 1879. urtekoa da, baina Erdi Arotik biltokia, izurrialdietan ospitalea eta defentsa gotorleku ere izan da.
Baselizak enbaten ondorioz kalteak izan eta ondorioz berreraikuntza ugari jasan arren, eraikinak bere jatorrizko gotiko eta errenazentista arteko trantsizio estiloa mantendu ahal izan du. Bestalde, historiari dagokionez, eraikina ingurtzen duen harresiari ere so egin behar zaio, hau ere eraikina berreraiki zen garaikoa baita.
Gaur egun, udalerri honetako turismogune nagusienetakoa da, eta horrela adierazten da udal webgunean. Gainera, urtero azaroaren 25ean mundakarrek eraikinaren inguruan eta barnealdean Santa Katalinaren omenezko jaia ospatu ohi dute.[1][2]
Baseliza eta atzealdean Ogoño
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Festejos[Betiko hautsitako esteka], Mundaka.org
- ↑ Gaur egun osoz Mundakak usadiozko Santa Katalinaren jaia biziko du[Betiko hautsitako esteka], Deia.com (Gaztelaniaz)