Santa Klara monasterioa
Santa Klara monasterioa | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Frantses bidea Nafarroan | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Lizarra |
Koordenatuak | 42°40′09″N 2°02′02″W / 42.6692°N 2.03389°W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-469 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
469 | |
|
Santa Klara monasterioa Lizarran (Nafarroa) [1] kokatzen da. Klaratarrek 1289-1290 [2] [3]urteen bitartean eraiki zuten eraikin hau. Gaur egungo eraikina Los Llanos parkean kokatzen da, aintzinan San Benito konbentua (multizinea da gaur egun) zenarengandik oso hurbil.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII. mendearen azken urteetan eraiki zen, nahiz eta eraikuntza urte zehatza ez den ezaguna. Nafarroako Tibalt II.naren Isabel emazteak, San Luis frantziakoa erregearen alabak, fundatu zuela esan ohi da. Hala eta guztiz ere, Muñoz Sanchez historialariak dio ezin daitekeela ziurtzat eman zein urteetan eta nork fundatu zuen monasterioa. Bestalde, Muñozek dio monasterioa 1255-1263 urteen bitartean eraiki izan zela.[4] Jose Goñi Gaztambide Iruñeko historialariak ( espezialista historia eklesiastikoan) dio monasterioa 1289an eraiki zela. Gaur egun Goñi Gaztambidek esandako data hartzen da kontuan batik bat, 1270eko Tibalt II.naren testamentuan ez baitzen monasterioaren aipurik egiten. Ez hori bakarrik, data horren inguruan Nicolas V.na Aita Santuak monasterioa eraiki ahal izateko beharrezkoa zen diruaren portzentaje bat eman zuen. Aita Santuaz gain beste pertsona garrantzitsu batzuk ere eman zuten dirua eraikuntzarako. Bernardo de Montaner, San Martin burguko frankoa, izango zen ongile nagusia 12952ko uztailaren 21ean egindako testamentuaren arabera. Bere lehen abadesa Áibar izan zen (1294), eta, ondoren, ustezko fundatzailearen biloba batek, Franca Montanerrek (1332), frogatuta utzi zuen "aitonak eraikitzeko agindu zuen Santa Klara elizan lurperatu nahi zutela".[5]
Urteen poderioz Nafarroako familia errealeko kide ezberdinek monasterioarekiko atsegintasuna erakutsi zuten. 1430ean Zuria I. Nafarroakoak eta bere senar Juan II. Aragoikoak erlijiosoei monasterio alboko eliza bat eman zieten. XV. mendean Nafarroako infanten hezkuntzan erabili zen monasterioa, eta horregatik, Karlos II. eta III. Nafarroakoek donazioan egiten zizkioten monasterioari.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVII. mendean, 1635-1654 urteen bitartean moja klarisen monasterioa berreraiki zen. Berreraikuntza Juan de Larrañagak eraman zuen. Berreraikuntzaren ondoren monasterioak estilo barrokoko itxura hartu zuen, eta goitik behera adreiluz egin zen. Moja kontenplatibo gisa, beraien altxorrik handiena Elizan zegoen, bere erdiko erretaularekin eta XVII. mendeko 2 alboekin. "Estilo prechurrigereskoa" du erdikoak eta "churriguereskoa" eta apainduagoak alboetakoak, non zutabe salomondarrak nabarmentzen diren.[6]
Elizak oinplano sinplea , gurutze latindarra, gurutzadura ondo markatua eta burualde zuzena ditu. Bere hormak oratzen dituzten pinturak Juan Ros de San Miguelek eginak dira eta 1905ean egin ziren. Monasterioa patio angeluzuzen baten inguruan antolatzen da.[7]
Aldaren nagusian Santa Katalinaren gorpua ageri da. Gorpuarekin batera bera torturatzeko erabili zuten horzdun gurpila ikus daiteke, baita Santa Katalinaren oina Maximianoren burua zapaltzen eta Barbara Nikomediakoa sufrimena irudikatzen. Hirutasun Santuarekiko fedearen babeslekua sinbolizatzen duen hiru leihoko dorrea ere agertzen.
Bigarren gorputzean San Frantzisko, frantziskotarraren ordenaren sortzailea eta Santa Klararen laguna, bere estigmatizazioko momentuan eskuineko eskuan duen gurutzeari begira agertzen da. San Antonio, teologo eta predikari frantziskotarra, Ama Birjinak bere besoetan eman zion Jesus haurrarekin ere ikus daiteke bigarren gorputzean.
Erdiko gorputzean zutabe salomonikoen tabernakulu bikaina ikus daiteke, erdiko oinplanoko tenpletearekin. Gaur egun San Juanitoren tailu bikaina dauka.
Tabernakuluaren gainean Santa Klara agertzen da, Ordenaren sortzailea. Santa Klara sarrazenoak atxilotu zuten 1230ean, eta gaur egun moja klaratarrek zaindaritzat dute. Elizara sartuz gero aldarearen erdian zaintza Zalantzarik gabe, Eliza bisitatzen duenean, aldarearen erdian Santuaren agerpenarekin zaintzaren sinbolizazioa ikus daiteke.
Goiko kalbarioan Ama Birjina eta San Juan aurkitzen dira Kristo hila inguratzen.
Eskuineko alboa hirutasun Santuari eskainia dago (Nafarroako barrokoan oso bitxia). Aita eta semea hodeizko eta kerubinezko tronuen gainean daude irudikatuta, Espiritu Santua uso bezala ikus daiteke bien gainean hegan.
Ezkerreko alboa Andre Mariari eta bere senarra San Joseri eskainia dago. San Jose haurra atikoan duela agertzen da.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Corporate Body - Convento de Santa Clara de Estella (Navarra, España)» PARES (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ Cierbide Martinena, Ricardo; Ramos Remedios, Emiliana. (1996). Documentación medieval del Monasterio de Santa Clara de Estella (siglos XIII-XVI). Sociedad de Estudios Vascos = Eusko Ikaskuntza ISBN 978-84-89516-09-0. (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ Muñoz Sánchez, Fernando. (2011). «Los conventos franciscanos en Navarra a la luz de las crónicas del siglo XVIII» Príncipe de Viana 72 (254): 237–250. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ Cierbide Martinena, Ricardo; Ramos Remedios, Emiliana. (1996). Documentación medieval del Monasterio de Santa Clara de Estella (siglos XIII-XVI). Sociedad de Estudios Vascos = Eusko Ikaskuntza ISBN 978-84-89516-09-0. (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Convento de Santa Clara» Ayuntamiento Estella-Lizarra Udala (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Real Monasterio de Santa Clara de Estella» VisitNavarra (Noiz kontsultatua: 2024-12-16).