Tibalt II.a Nafarroakoa
Tibalt II.a Nafarroakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1253 - 1270
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 1239ko abenduaren 7a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Trapani, 1270eko abenduaren 4a (30 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Provins | ||||
Familia | |||||
Aita | Tibalt I.a Nafarroakoa | ||||
Ama | Margarita Borboikoa | ||||
Ezkontidea(k) | Elisabet Frantziakoa (1258 (egutegi gregorianoa) - | ||||
Anai-arrebak | |||||
Leinua | Xanpaina leinua | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | agintaria | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Zortzigarren Gurutzada |
Tibalt II.a Gaztea (Provins, c. 1239 – Trapani, Sizilia, 1270eko abenduaren 4a) Nafarroako errege eta Xanpainako konde izan zen (1253-1270).
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aita 14 urte besterik ez zituela hil zen eta, erregetu bitartean, ama erreginaren eta handiki nafarrek osatutako erregeordetza-kontseilu baten menpe egon zen.[1] Lurretik goratua izan aurretik Nobleek Foruak sinarazi zioten, 1253ko azaroaren 27an. Hala ere, ez zegoen gustura eta Alexandro IV.ari esker 1257an eta 1259an, hurrenez hurren, gantzutze eta koroatze zeremoniak lortu zituen. Horrela, bere eskubide jainkotiarrak aldarrikatu zituen. Luis IX.aren alaba Elisabetekin ezkondu zen; Frantziako erregearen eraginpean erregetu zen Nafarroan. Xanpainan bizi izan zen eta bost aldiz baino ez zen joan Nafarroara, eta orduan, gobernuaren berri jakitera.[2] 1257an Parisen Hôtel de Navarre eraikina hasteko agindua eman zion, Gortean bizitzeko.[3] Frantziako koroarekiko loturari esker, kanpo harremanak indartu egin ziren. Iberiar penintsulako beste monarkiekin harreman onak izan zituen, Gaztela, Aragoi eta Ingalaterrarekin batez ere. Frantziako erregearen alabak Alfontso X.a Gaztelakoari ezkon-hitza eman zionean, honek 1256ko urtarrilaren 1ean Donostia eta Hondarribitik nafar salgaiak ateratzeko eskubidea eman zion.
Bere aita Tibalt I.ak hasitako administrazio-berrantolaketari segida eman zion eta Nafarroako hirietako burgesek begi onez ikusi zuten egitura berria. Iruñeko forua Lantzi eta Lizarrakoa Tebasi eta Torralbari eman zizkion. 1269an Aurizberri sortu zuen. Erresumako lehendabiziko errolda egin zuen, 30.000 su baino gehiago, hau da, 150.000 biztanle inguru, zituela ondorioztatu zuena. 1266ko aurrekontua kontuan hartuta, diru-sarreren %6,75a burokrazia zibilentzat, %33,84a armadarentzat eta %59,6a erregearentzat izan zen.[4]
Aitak hasitako gatazkari ekin zion. Nabarreriaren ordez, San Nikolas burgua babestu zuen, okzitaniarrez bete zuena. 1255ean hitzarmen bat sinatu zuen Iruñeko apezpikuarekin hiriaren gobernuari buruz, baina, aita santuak ez zuen onartu hiriaren gobernua erregearen esku uztea. 1266an, berriro saiatu zen hiru burguak batzea baina ezin.
1270eko uztailean aitaginarrebarekin batera Zortzigarren Gurutzadara joan zen. Tunis setiatu eta Frantziako erregea disenteriaz jota hil zen setioan. Handik itzultzean, Tibalt berak izurriak jota hil zen Siziliako Trapani herrian, baina, Provinsko Cordeliers frantziskotar komentuan lurperatu zuten. Ez zuen ondorengorik utzi eta bere anaia Henrike I.a Gizenak hartu zuen erregetza. Elisabet emaztea Frantziako Gortera itzuli zen baina handik hilabete gutxitara hil zen.
Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aitona![]() Xanpainiako kondea |
Amona![]() Nafarroakoa |
Aitona![]() Borboiko jauna |
Amona![]() Forezkoa |
Aita ![]() Nafarroako erregea |
Ama![]() Borboikoa | ||
![]() Nafarroako erregea |
Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tibalt 1258an ezkondu zen Frantziako Luis IX.a erregearen Elisabet alabarekin. Ez zuten haurrik izan eta, senarra bezala, Elisabet ere 1271n hil zen, Gurutzadatik itzultzean.
Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ García Arancón, María Raquel. (1985). Teobaldo II de Navarra (1253–1270). Gobierno, Monarquía y R. Fin. ISBN 84-235-0686-X..
- ↑ García Arancón, María Raquel. (1986). Teobaldo II. Iruñea: Mintzoa ISBN 84-85891-30-9..
- ↑ Marquis de Rochegude. (1910). Promenade dans toutes les rues de Paris, par arrondissement. Paris: Hachette et Cie.
- ↑ Juan Carrasco Pérez (zuz.), Fermín Miranda García eta Eloísa Ramírez Vaquero. (2000). Registros de Teobaldo II, 1259, 1266. Iruñea: Nafarroako Gobernua ISBN 84-235-1868-X..
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Tibalt I.a |
![]() Nafarroako erregea 1253-1270 |
Ondorengoa Henrike I.a |
Aurrekoa Tibalt IV.a |
![]() Xanpainiako kondea 1253-1270 |
Ondorengoa Henrike III.a |
|