Santa Luzia baseliza (Ondategi)

Koordenatuak: 42°57′35″N 2°44′08″W / 42.95965354°N 2.73564715°W / 42.95965354; -2.73564715
Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Luzia baseliza (Ondategi)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaOndategi
Koordenatuak42°57′35″N 2°44′08″W / 42.95965354°N 2.73564715°W / 42.95965354; -2.73564715
Map

Santa Luzia baseliza, Ondategin (Zigoitia) dagoen baseliza da. 16. mendetik dago dokumentatua, baina gaur egungo eraikina 1686an berregina dela dakigu. 1893an kanpai-horma sinple bat gehitu zitzaion, eta 2005ean, errestaurazioa. Ondategitik Muruara doan bidean kokatzen da. Historikoki garrantzia izan zuen, bertan egiten zirelako Zigoitiko Ermandadearen biltzarrak.[1].

Barrualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretaula barrokoa du, 18. mendekoa, baina bere irudi nagusia, Santa Luziarena, mende bat lehenagokoa du. Alboetan San Servando eta San German santu martiri anaien irudiak daude: antzina, inguruan, bi santu hauen omenezko beste baseliza bat zegoen, eta hura desagertzean, irudi hauekin haren gomuta gorde nahi izan Santa Luziarenean. Aldarearen oina kapitel erromaniko zahar bat da.

Erretaula barrokoa, Santa Luziaren irudi nagusiarekin. Erretaula barrokoa, Santa Luziaren irudi nagusiarekin.
Erretaula barrokoa, Santa Luziaren irudi nagusiarekin.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Guía de Monumentos Abierto por un día - Murgia-Gopegi. Ermitaraba / El Correo, 22-23 or. (Noiz kontsultatua: 2021-07-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]