Santa Margarita Eskoziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Santa Margarita Eskoziakoa
StMargareth edinburgh castle2.jpg
Bizitza
Jaiotza Baranya1045
Herrialdea  Ingalaterrako Erresuma
 Eskoziako Erresuma
Heriotza Edinburgh1093ko azaroaren  16a (47/48 urte)
Hobiratze lekua Dunfermlineko abadia
Familia
Aita Edward the Exile
Ama Agatha, wife of Edward the Exile
Ezkontidea(k) Malcolm III.a Eskoziakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Wessex Itzuli
Jarduerak
Jarduerak erregina
Santutegia
Azaroaren 16

Santa Margarita Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Naomh Maighréad na hAlban), edo Margarita Wessexkoa, hots, "Buruzagi handia" (1045, Hungaria - 1093ko azaroaren 16a, Edinburgheko gaztelua, Eskozia) Eskoziako Erresumako erregina bat izan zen eta 1250an kanonizatu egin zuten, Eskoziako errege familian kanonizaturiko kide bakarra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wessexko etxe ingeleseko printzesa zen baina Hungarian jaio zen, familia erbestean zela. 1057an Ingalaterra itzuli zen eta, normandiarrek 1066an Ingalaterra inbaditu eta gutxira, Eskoziara alde egin zuen, berbera Edgar Atheling printzearen arreba izanik, harekin batera Eskoziara erbesteratua. Lurreratu zen puntuari St Margaret's Hope ("Santa Margaritaren itxaropena") deitzen zaio oraindik. 1070an Malcolm III.a Eskoziakoarekin ezkondu eta Eskoziako erregina bihurtu zen.

Bere biografoaren arabera, emakume oso erlijiotsua zen, eta erromesak Dunfermlineko abadiara joan zitezen Fortheko fiordoa zeharkatzen zuten ferryak ezarri zituen. Ferryak hartzen ziren herrien izenak South Queensferry eta North Queensferry dira oraindik, egun zubiak zeharkatzen duen tokian. Margarita, baina, kristautasun zeltikora baino, Erromako tradiziora begira jarri zen.

Margaritak eta Malcolm III.ak zortzi seme-alaba izan zituzten, sei gizon eta bi emakume, eta hauetako hiru Eskoziako errege izango ziren, Edgar, Alexandro I.a eta Dabid I.a. Berak eta Malcolmek sortutako leinuak hurrengo 230 urteetan agindu zuen Eskozia.

1093ko azaroaren 13an senarra eta seme nagusia borroka zelaian hil zitzaizkion; bada, hiru egun beranduago Edinburgheko gazteluan berria jaso zuen; erabat atsekabetuta, oheratu eta, bere gurutze santua, the black rood, ekar ziezaioten eskatu ondoren, altzoan zuela hil zen.

Gaeldarren ikuspegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malcolm III.ak bere lehenengo emazte Ingebjorg Finnsdotter-ekin izandako hiru semeek gaelerazko izenak izan zituzten, baina Margaritarekin izandako hurrengo zortziek izen anglosaxoiak hartu zituzten eta, dirudienez, harro zeuden beren arbaso anglosaxoiez.

Margaritak gertutik jarraitu zuen Dunfermlineko eliza erromaniko txikiaren eraikuntza. Berak hala eskatuta, Canterburyko beneditar mojeak heldu ziren abadia bat sortzeko; aldi berean, St Andrewsen gurtza bultzatu zuen eta, haren Fifeko elizara erromesen bidea errazteko, ferrya jarri zuen.

Eskoziar askok ez zituzten Eskoziako koroarako egoki ikusten, eta "Santa Margarita" beharrean Maighread nam Mallachd ("Margarita Gaitzesgarria") izena eman zioten.

Kanonizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1250an Inozentzio IV.ak kanonizatu zuen. Hasiera batean azaroaren 16a izan zen bera omentzeko eguna baina 1693an ekainaren 10era aldatu zuten. Eskoziar askok ordea azaroaren 16an ospatzen jarraitzen dute.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa Margarita Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan