Malcolm III.a Eskoziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Malcolm III.a Eskoziakoa
Malcolm3Canmore.jpg
Eskoziako erregea

Bizitza
Jaiotza Eskozia1031ko martxoaren 26a
Herrialdea Eskoziako Erresuma
Heriotza Alnwick1093ko azaroaren 13a (62 urte)
Hobiratze lekua Dunfermlineko abadia
Familia
Aita Duncan I.a Eskoziakoa
Ezkontidea(k) Santa Margarita Eskoziakoa
Ingibiorg Finnsdottir
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Dunkeld etxea
Lanbidea
Lanbidea politikaria

Malcolm III.a Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Máel Coluim), gerora ezarritako ezizenez Canmore, hots, "Buruzagi handia" (Eskozia, c. 1031ko martxoaren 26a - Alnwick, Northumberland, Ingalaterra, 1093ko azaroaren 13a) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Macbethek 1040an Malcolmen aita zen Duncan I.a hilaz lortu zuen errege bihurtzea eta babes bila haren seme biak atzerrira eramanak izan ziren, ziurrenik Ingalaterrara. Malcolmek itzuli eta 1057an Macbeth eta 1058an Lulach anaiordea erahil zituen Eskoziako errege bihurtuz.

Malcolmen erresuma ez zen gaur egungo Eskozia bezain handia, iparraldeko uharteak eskandinaviarren eskutan zeuden eta mendebaldekoak gaeldarrenak ziren. Invernessko gaztelua eraiki zuen 1057an bertan mugak babesteko. Erresumaren mugak ordea ez ziren askorik aldatuko XII menderarte. Malcolmek hegoalderantz jo zuen Northumbria eskuratu nahian eta Ingalaterra erasotu zuen hainbat alditan, baina ez zuen emaitza aipagarririk lortu.

1093an Northumbriako Earlak segada batean harrapatu eta Alnwick inguruan hil zuen.

Margarita Eskoziakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wessexko etxe ingeleseko printzesa zen baina Hungarian jaio zen, familia erbestean zela. 1057an Ingalaterra itzuli zen eta normandiarrek 1066an Ingalaterra inbaditu eta gutxira Eskoziara egin zuen alde. 1070an Malcolm III.ak Eduardo Aitorleari baimena eskatu eta Margaritarekin ezkondu zen. Malcolmek ez zuen erlijiotasun handirik erakutsi bere bizitzan, Dunfermlineko abadiaren eraketaz haraindi, baina Margarita 1250ko ekainaren 19an kanonizatua izan zen, Eskoziako errege-erreginen artean santu bihurtu zen bakarra izan zen bera. Eskoziako Perla ezizena eman zioten.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo emaztearekinhiru seme izan zituen eta nagusiena, Duncan, errege bihurtu zen. Margaritarekin beste zortzi izan zituen, sei seme eta bi alaba, eta hauetako hiru ere Eskoziako errege izango ziren, Edgar, Alexandro I.a eta Dabid I.a.


Aurrekoa
Lulach Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
10581093
Ondorengoa
Donald III.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malcolm III.a Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan