Edgar Eskoziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Edgar Eskoziakoa
King Edgar of Scotland.jpg
Bizitza
Jaiotza 1074
Herrialdea  Eskoziako Erresuma
Heriotza Edinburgh1107ko urtarrilaren 8a (32/33 urte)
Hobiratze lekua Dunfermlineko abadia
Familia
Aita Malcolm III.a Eskoziakoa
Ama Santa Margarita Eskoziakoa
Anai-arrebak
Leinua Dunkeld etxea
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Edgar Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Eagar mac Mhaoil Chaluim), ezizenez Probus, hots, "Ausarta" (1074, Eskozia - 1107, Edinburgh, Eskozia) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malcolm III.a eta Margarita Wessexkoaren laugarren semea zen. 1094an Donald III.a osabak bere anaiordea zen Duncan II.a erregea hil zuen.

Edgarrek Gilen II.a Ingalaterrakoaren babesarekin Lothian ingurua kontrolatzeari ekin zion 1095tik aurrera, eta Donald III.a 1097an ondorengorik gabe hil zenean. Oinordekoa izan gabe eskuraturiko erregetza izan arren ez zuen barne krisirik izan bere erregealdian.

1098an Magnus III.a Norvegiakoarekin ituna sinatu zuen mendebaldeko mugak egonkortzeko, horretarako Hebridak eta Kintyre eman zizkion. 1107an hil zen Edinburghen, oraindik argitu gabe dago nola hil zen.


Aurrekoa
Donald III.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
10971107
Ondorengoa
Alexandro I.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edgar Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan